Eztabaida:Iruñeko Erresuma

Latest comment: duela 1 hilabete by Ander Aguirre Robles in topic Arrano Beltza ala Nafarroako Erresumako bandera

Arrano Beltza ala Nafarroako Erresumako bandera

aldatu

Kaixo! Gaizka Arangurenek aipatu dit Iruñeko erresumarentzat Arrano Beltza erabiltzea ez dela zuzena. Izatekotan, Nafarroako Erresumako bandera bera erabili beharko litzatekeela, akaso kanpoko itxiturarik gabe. Kontrako iritzirik ez balego, aldaketa egin daiteke. -Theklan (eztabaida) 10:35, 12 abuztua 2021 (CEST)Reply

Ez da zuzena Arrano Beltza erabiltzea sinbolo hau Antso VII.aren garaian erabiltzen hasi zelako, hots, gutxienez 1194tik aurrera, eta Iruñeako erresuma bere erregealdia baino lehen desagertu zen. Horretaz gain, Iruñeako erresumak ez zuen inoiz banderarik izan, web orrialdean agertzen den bandera gaur egungo ezker abertzaleak asmatutako bandera da Antso VII.aren zigiluan oinarrituta, baina sinbolo hau bakarrik dokumentuetan erabiltzen zen, bere ezkutuan edo arropan zeraman Arranoa beste estilo batekoa zen. Beraz, bandera ezta armarria ez dira zuzenak. Ander Aguirre Robles (eztabaida) 00:09, 26 ekaina 2024 (CEST)Reply
"Iruñeko Erresuma" orrira bueltatu.