Arrano Beltza
Arrano beltza Nafarroako Erresumaren ikur zahar bat da, arrano beltz bat hondo hori baten gainean agertzen duena. Zenbait euskal herritar abertzalek Euskal Herriaren sinbolotzat darabilte; eta zenbait espainiar falangistak, berriz, Espainiaren sinbolotzat.[1]
Jatorria
aldatuArrano beltzaren ikurrak XII. mendeaz geroztik Nafarroako errege-erreginek beren zigiluetan erabilitako arrano irudia du oinarri; zehazki esanda, Antso VII.a Azkarrak XIII. mendearen hasieran erabilitako zigiluan ageri den arrano irudia.[2] Izan ere, nafar errege haiek beren menpe izan zituzten euskal hiztunen lurralde guztiak edo gehienak behintzat (ez dago garbi Pirinioez iparraldeko euskal lurralde guztiak beren menpe izan ote zituzten; eztabaida biziak dituzte historialariek gai horretaz). Hainbat euskal abertzalerentzat, erreinu hura euskal hiztun guztien lurraldeak bateratu eta euskal estatu independente bat sortzeko lehen saiakera izan zen. Aitzitik, hainbat espainiar nazionalistaren iritzia, espainol nazioa sortzeko saiakera izan zen.
-
Jatorrizko Arrano beltza, Antso VII.a Azkarraren agirietako zigiluan.
-
Antzinako zigiluaren irudikapena.
-
Antzinako zigiluaren irudikapena.
-
Antzinako zigiluaren irudikapena.
Gaur egungo bandera
aldatuXX. mendearen bigarren erdialdean, Telesforo Monzon politikari abertzaleak Erdi Aroko zigiluan oinarrituta, Arrano Beltzaren bandera diseinatu zuen (bai hondo horian, bai gorrian).[3][4]
-
Telesforo Monzonek Erdi Aroko zigiluan oinarrituta sortutako bandera, hondo horian.
-
Telesforo Monzonek Erdi Aroko zigiluan oinarrituta sortutako bandera, hondo gorrian.
-
Arrano Beltza eta Euskal Herriko armarriaren horma-irudia Errenterian.
-
Arrano Beltza eta Zazpiak Bat armarria.
Armarrietan
aldatuHainbat herri nafarretako armarrietan arrano beltza agertzen da. Batzuk aipatzearren, Aguilar Kodesekoan, Alesbeskoan, Altsasukoan, Araizkoan, Bakaikukoan, Eslabakoan, Galipentzukoan, Iturmendikoan, Lantzekoan, Olaztikoan, Urdiaingoan edo Valtierrakoan, besteak beste.
-
Alesbesko armarria
-
Altsasuko armarria
-
Araizko armarria
-
Eslabako armarria
-
Lantzeko armarria
Musikan
aldatuArrano beltza Mikel Laboa kantari eta musikagile donostiarraren kanta ere bada; geroago, Negu Gorriak taldeak bertsioa egin zuen. Zati batek honela dio:
- Arrano beltzarekin joan ziren
- joan joan
- Jaengo Navas de Tolosara
- Nafarrak
- eta kate kateekin itzuli etxera.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Oihana Llorente: «La Ertzaintza deja que el «cara al sol» suene en Donostia y acalla la protesta», Gara, 2008-03-02.
- ↑ Bernardo Estornés Lasa: «Águila negra / Arrano beltza», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- ↑ "Telesforo Monzón, en una interpretación personal, crea una bandera con el Arrano beltza. Esta es de color oro o amarillo estando estampado el Arrano beltza sobre ella.", Soberanianavarra (Gaztelaniaz)
- ↑ "Fue rescatado por el político nacionalista Telésforo Monzón como emblema del reino de Navarra y, por extensión, de toda Euskal Herria; prefiriendo algunos nacionalistas esta bandera a la ikurriña, que tendría un carácter mas vizcaíno. Incluso ha sido empleado por los "presuntos legítimos herederos" de una Casa Real Navarra genuinamente autóctona.", Lacajadebajodelacam (Gaztelaniaz)