Eztabaida:Ipar Euskal Herria

Latest comment: duela 3 urte by Xabi22 in topic Frantzierazko izenburua

Ez al da egokiagoa Ipar Euskal Herria? aldatu

Aupa, nik uste dut Ipar Euskal Herria egokiagoa dela Iparralde baino, beraz redirecta alderantziz egingo nuke... zer deritzozue?

Izen erabiliena Iparralde da ordea. Kabri, (erantzunak hemen) 11:47, 14 Urtarrila 2006 (UTC)

Frantzierazko izenburua aldatu

Artikulu honen infotaulan euskarazko izenburuaren azpian frantzierazkoa ageri da. Ez nago ados horrekin, Euskal Herria artikuluan ez da ageri gaztelaniazko edo frantzierazko azpi-izenbururik eta Hego Euskal Herrikoan ere ez. Ipar Euskal Herriko berezko hizkuntza euskara da, Euskara artikuluan erreferentzia ugarirekin aipatzen den bezala. Izatekotan, bearnesa jarri beharko litzateke azpi-izenburu gisa. Frantziera ere mintzatzen dela mundu guztiak daki, baina Euskarazko Wikipedian Euskal Herriaren lurralde honi buruzko artikuluan frantzierazko azpi-izenburua jartzea ez zait bidezkoa iruditzen, Frantzia artikuluan Frantzierazko Wikipedian euskarazko azpi-izenbururik ez delako jartzen, adibidez. Xabi22 (eztabaida) 17:37, 23 uztaila 2020 (CEST)Reply

Kontrakorik esan ez denez, aipatutako aldaketa egin dut. Xabi22 (eztabaida) 09:45, 20 abuztua 2020 (CEST)Reply
"Ipar Euskal Herria" orrira bueltatu.