Eztabaida:Ikuspegi komunikatibo

Komunikazio ikuspegia eta ikuspegi komunikatibo dira, nire ustez, EAEn gehien ikusten diren aldaerak. Nik lehenengoaren alde egingo nuke eu.wikipedian; Komunikazio ikuspegia jarriko nioke izenburu artikuluari. -GorkaAzk (eztabaida) 17:05, 20 ekaina 2012 (UTC)

Gramatikaren aldetik, aipatzen dituzun biak dira zuzenak. Hala ere, gaiaz ez dakienaren ikuspegitik, argiagoa litzateke hizkuntzen irakaskuntza komunikatibo edo hizkuntza irakaskuntza komunikatibo. Ingelesezko jatorrizko terminoaren (communicative language teaching) itzulpen zehatzagoa da, edonorentzat ulerterrazagoa, eta Interneten ugari erabiltzen da. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan, «komunikatibo» sarreran, Glotodidaktikan erabiltzeko adjektiboa dela dago zehaztuta. Ez al litzateke egokiagoa, beraz, hizkuntzen irakaskuntza komunikatibo edo hizkuntza irakaskuntza komunikatibo? --Xabier Armendaritz 2012-06-20, 17:15 (Eguzk.)
Ingeleseko artikuluaren itzulpena egingo bagenu, jakina, zuk diozun ordaina askoz egokiagoa. Dena den, nago bai ingelesez (ez dut nik, ingelesez, kontuari buruz gauza handiegirik irakurri) eta bai euskaraz; orain arte, gehien erabili den aldaera communicative approach, "ikuspegi komunikatiboa" izan dela. Horixe izan da orain arte erabiliena, nik uste, eta gero, ez hain erabilia, "komunikazio ikuspegia". Euskarazko testuetan ingelesekoa ekartzen da sarri, eta nik dakidala ia beti communicative approach labur horrekin eta ia inoiz ez luzeago den communicative language teaching harekin...

Euskal bibliografian ez dut nik luzeago den eta ingelesaren artikuluaren izenburuaren ordain egokiagoa izan zitekeen hori ikusi. Bestalde, bibliografian, behin baino gehiagotan irakurri dut EZ dela metodo bat baizik eta bar-bar-bar... Gaztelaniazko eta portugeseko kalkoa egitea, beraz, ez da komeni.

Nire ustez, egokiena, euskaraz orain arte idatzi dena ikusita, "ikuspegi komunikatiboa" (erabiliena) edo "komunikazio ikuspegia" bigarren erabiliena. Hitz elkarketa gehiago gustatzen zait "komunikatibo" adjektiboa baino, arrazoi estetiko huts eta azalgaitz batengatik. Baina ofiziozkoak ez direnentzat, bai, zeuk arrazoi; azalpen moduko bat izan daitekeen ingeleseko hori, bere osoan, en.wikipedian dagoen legez itzultzea hobe. -GorkaAzk (eztabaida) 08:57, 21 ekaina 2012 (UTC)
Ez dakit arlo horretan zenbateraino den garrantzizkoa, baina bada liburu bat, William Littlewood hizkuntzalariarena, 1981ean argitaratua: Communicative Language Teaching: An Introduction. Liburu horri egin zioten lehendabiziko itzulpena, 1986an, hain zuzen ere euskarara izan zen, UZEIren eskutik: Hizkuntz irakaskuntza komunikatiboa: sarrera bat.
Bi izenburu horietan ez dago ikuspegi izenaren aipamenik. Gaztelaniaz, berriz, beste izenburu hau jarri zioten: La Enseņanza Comunicativa de Idiomas: Introducción al Enfoque Comunicativo. Eta hor bai, auskalo zergatik, ageri da ikuspegi. --Xabier Armendaritz 2012-06-21, 19:34 (Eguzk.)
"Ikuspegi komunikatibo" orrira bueltatu.