Eztabaida:Granada (argipena)

Artikulu hau Granada (Andaluzia) izenpean sortu zen. Ez dut bere hasiera-hasierako izendapenean inolako arazorik ikusten. Era berean ez dut ulertzen nola "betiko" pertsonaia honek hasiera-hasieratik izendapen jakin batekin sortuta dauden artikuluak alperrik-alperrik eta beharrik gabe lardaskatzen dituen (batez ere berak ulertzen ez dituen hizkuntza batean izanik). Beste adibide batzuk: esate baterako neronek sortutako Muros (Galizia) edo Purullena artikuluak lardaskatu ditu. Aurrenekoa Muros (Coruña) jartzeko eta bestean Espainia hitza infotaulako Estatua atalan jarri nuen... baina bere "ustez" artikuluan zehar ez nuen berak nahi adina aldiz "errepikatu". Betiere artikulu hauen garapena edo hobekuntza bilatu beharrean xede politiko batzuen pean burutzen ditu aldaketa txiki eta ez deusak burutzen ditu, inolako neutraltasun eta orekatik hat.

Hala nola... zergatik aldatu ditu Bizkaiko Udalerriko EAJ alderdiko hizkiak EAJ-PNVra, euskaldunok beti EAJ erabili baldin badugu eta berak hori ongi baidaki? Erantzun edo arrazoirik eman al du?

Nere ustez artikuluak ukitzen diren gaiaren inguruan hitzegin eta honen gain interesa eta jakin mina pizteko dira. Ez txatxukeri politikoetan denbora igarotzeko eta lehendik ongi izendatuak zeuden artikuluak alper-alperrik aldatu eta txartzeko. Halere pertsonaia honek lehendik beste hainbat alditan jokabide berdina izan duela irakurri dut... hortaz hau zentzuan sartzea astoari eztia ematea bezalakoa izanen da.

Gabon pasa!


--Euskalduna (esan) 0:59, 2009ko Ekainaren 5a (UTC)

Granada (Andaluzia) eta Granada (Espainia) artikuluekin gertatzen dena, azken batean, wikipediako irizpideak guztiz erabaki daudelako da. Normalean, izendapena era "naturalean" erabakitzen da, gehienok ez dugulako zalantzan jartzen (adibidez: Cordoba (Argentina) edo Springfield (Illinois)). Baina badirudi Granadak arazoak ematen dituela. Agian, politika ofizial bat erabili beharko litzateke, arazoak edo zalantzak sortzen dituzten izendapenentzat... Hala ere, oro har, ni Unai lankideak Txokoan esandakoarekin bat nator. --josugoni (erantzun hemen) 17:31, 6 Ekaina 2009 (UTC)
Oye, y con Cuenca (Espainia), León (Espainia) o Guadalajara (Espainia) ¿qué se hace?... Granadar 17:43, 6 Ekaina 2009 (UTC)

Gauza da artikuluaren izendapena era "naturalean" sortzeko unean bertan egiten dela. Granadak hasiera-hasieratik Granada (Andaluzia) izendapenarekin sortu zen, baita Muros (Galiza), azken hau nik sortu nuen, baita bere birzuzenketa orria Zerdeñako Muros udalerriarekin ez nahasteko. Zer arraio dauka "honek" Muros Galizian egotearekin? Non dago ba Txinan ala? Zer du "hobea" Coruñan ipintzeak? Beharbada "ñ" eta "c" hizkiak "espainiarragoak" al dira? Berez euskaraz Koruña baita...

Naturala ez zaitena iruditzen da "pertsonaia" hau aspalditik sortutako artikuluak gustokoak ez izatean beti bere fanatismo politikoaren hegalpean jarri nahi izatea. Hori al da hemen bere "eginbeharra"? Beste gai ezberdinei buruzko artikuluak idatziko balitu ez nuke inolako susmorik izanen bere neutratalsunari buruz, baina hau ez da hala.

Bestaldetik zurekin ados nago euskal wikipedian politika ofizial bat finkatu beharko zenuketela administrariek (beharbada erabiltzaileekin bat bozkatuta), ni ere iritzi berdinekoa naiz. Batez ere horrelako "pertsonaiak" sahiesteko, nere ustez euskarazko wikipediaren zabalkuntza eta garapena erabat geldiarazten baidute.

Arratsaldeon Josugoni!!!

--Euskalduna (esan) 20:03, 2009ko Ekainaren 6a (UTC)

"Granada (argipena)" orrira bueltatu.