Eztabaida:Euskaria Fundazioa

Bost administrazio? aldatu

Ongi irakurri badut, artikulu honen egileak dio Euskariaren ustez Euskal Herria bost (?) administraziotan banatuta dagoela.

Datua okerra da, eta zuzendu beharrekoa, kontrako irizpiderik agertu ezean.

Bestalde, garrantzitsua iruditzen zait ere azpimarratzea Euskariaren ustez abertzaleen arteko batasuna ezinbestekoa dela autodeterminazio eskubidea lortzeko. Beti ere, kontuan hartuta erakunde horren iritziz amestutako batasun hori gauzatzeko borroka armatuaren zikloa bukatu behar dela, hori baita une honetan abertzaleen batasuna oztopatzen duen eragile nagusia.

Zehazpen horiek sartu beharko lirateke artikuluan, inork zehatzak ez diren frogatu ezean.

Zergatik dago gaizki 5 administrazioena? Ez al da egia, ala? --Unai (esan) 19:04, 19 Urtarrila 2010 (UTC)
EAE, NFE, PAD, Kantabria eta Gaztela eta Leon.--Unai (esan) 19:07, 19 Urtarrila 2010 (UTC)
Egia da, ez nuen Kantabria (Villaverde Turtzioz) eta Gaztela eta Leon (Trebiñu) kontatzen. Barka! Josu 19:00, 20 Urtarrila 2010 (UTC)
"Euskaria Fundazioa" orrira bueltatu.