Eztabaida:Estralurtar

Latest comment: duela 3 urte by Lainobeltz in topic Sarrerako definizioa

Sarrerako definizioa aldatu

Sarrerako paragrafoko definizioa irakurtzen egon eta nahiko itxia iruditu zait, ikuspuntu bakarrekoa. Ufologia estralurtarrak deskribatzen eta aipatzen dituen alderdi bat da, baina ez bakarra, gaur egun biologia bezalako zientzia handi eta ezagunek oso serio hartzen duten estralurtarren gaia. Ez agian estralurtar adimentsuena, baina bai Lurretik kanpoko bizia egotearen aukera. Are gehiago, gaur egun zientzialarien artean oso probabletzat hartzen da.

Alabaina, sarrerako definizioak Lurretik kanpoko ustezko bizi oro sasizientziaren hipotesitzat hartzen du argi. Nire ustez hori zaharkituta geratu da, SETI proiektuak (besteak beste) bizi estralurtar adimentsua bilatzen du eta eguzki-sisteman bertan bizi estralurtar ez-adimentsua egotearen aukera ziurrenentzat hartzen da. Nik artikulua hipotesi zientifiko bat bezala tratatuko nuke, betiere ufologiaren ikuspuntuari bere tokia utziz. Xabi22 (eztabaida) 20:37, 18 abuztua 2020 (CEST)Reply

Ados nago, bai. Uste dut bi gauza ezberdin direla, eta biak kontuan hartu behar direla artikulu orokor on bat egiteko. -Theklan (eztabaida) 20:48, 18 abuztua 2020 (CEST)Reply
Ados, baita ere -Lainobeltz (eztabaida) 21:33, 18 abuztua 2020 (CEST)Reply
"Estralurtar" orrira bueltatu.