Eztabaida:Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Ez al litzateke hobea izango "Espainiako Alderdi Sozialista Langilea" izatea izena, "Espainiako Langileen Alderdi Sozialista" baino? Azken hau, nik Partido Socialista de los Obreros de España-ren itzulpen modura dut, ez Partido Socialista Obrero Español-ena. Zer deritzozue?--Janfri; bai esan? 12:44, 28 Azaroa 2010 (UTC)

Ados, zehatzagoa delakoan.--Adrar; esan? 16:49, 28 Azaroa 2010 (UTC)
Ez nator bat inola ere. Kasu honetan, obrero horrek «de los obreros» esan nahi du, langileena. Gaztelaniazko Wikipedian garbi diote: «partido marxista de la clase obrera». Ikus, adibidez, ingelesez ematen dioten itzulpena: Spanish Socialist Workers' Party.
Nire ustez, Harluxet entziklopediako aukera da egokiena: Espainiako Langile Alderdi Sozialista (marratxoarekin ematen dute Harluxet hiztegian, baina Euskaltzaindiak letra larriz idatzitako mota horretako izenen artean marratxorik ez jartzea gomendatzen du). --Xabier Armendaritz   13:07, 20 Urria 2011 (UTC)

Ados. Eztabaida ikusi dudanean gehiegi pentsatu gabe aldatu dut... Xabierrek esandakoa jarriko dut momentuz... --Unai (esan) 14:01, 20 Urria 2011 (UTC)

"Espainiako Langile Alderdi Sozialista" orrira bueltatu.