Doñana, parke nazionala aldatu

EspainiakoHuelva probintzian dagoen parke nazionala, Espainiako zabalena. 1969an izendatu zuten parke nazional, eta 1994. urtean Nazio Batuek Gizon-Emakumeen Ondasun egin zuten. Europa osoko berro edo leku hezerik garrantzitsuenetako bat da. Doñana hezea deituriko aldean padura eta aintzira ugari dago. Horien artean nagusiak "Charco del Toro", "Dulce, Taraje", "Zahillo" eta "Santa Olalla" dira, azken hori handiena. Padurak udan lehortu egiten dira, eta neguan milaka hegazti migratzaileren bizigune dira, besteren artean zikoinena, ahateena, ahate mokozabalena eta zertzetena. Lehorreko landaredian, basobera, txilarrak, estrepak, pinazi pinuak, artelatzak eta 10 metrora ere iristen diren hareazko dunak daude. Faunari dagokionez, Espainiako garrantzitsuena da; besteak beste, katamotz iberiarrak, azeriak, basurdeak eta oreinak bizi dira. Hegaztien artean, berriz, badira arranoak, zapelatzak, miru beltzak eta flamenkoak. Hain zuzen ere, gobernuak ekosistema ahul hauek babesteko sortu zuen parke naturala. Zatirik handiena gidari batekin bakarrik bisita daiteke. 1964-az geroztik Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluak (CSIC) ikergune ekologiko bat du bertan. Espainiako bigarren berro edo leku hezerik zabalena da. Hareatza eta dunez gainera, aintzira ugari ditu: Encanyissada eta Estella, besteak beste. Paisaian nagusi dira lezkadi, baratze, fruitu eta arroz soroak.1998. urteko apirilaren 25ean, hondamendi izugarria gertatu zen Doñana-n. Suediar meatzaritza enpresa baten (Boliden Ltd) zabortegiko hondakin ur azidoa isuri zen bertan, dikeko horma hautsirik. Uhin pozoitsu bat sortu zen, aurrealdea 500 metro luze zuena. Bidean aurkitzen zuen guztia, landareak nahiz animaliak, hil eta Guadimar ibaira iritsi zen, Cadizko Golkoaren aldera eginez. Kutsatutako urak azidotasun handia zuen: berun, kobre, zink, kadmio eta beste metal batzuk zituen, sufrea-z gainera. Hondamendi hau mehatxu izugarria da parkearentzat, hegaztientzat bereziki. Bestalde, hondatutako inguruan 500 bat familia bizi dira, nekazariak eta arrantzaleak, beren lanpostua arriskuan dutenak. Dirudienez, gertatu zena talde batek baino gehiagok iragarri zuen, meatzeak arriskutsuak zirela gauza argia baitzirudien. Jabeek ordea ez zuten jaramonik egin. Bestalde, garbiketa lanak atzeratu egin ziren, erantzulea nor zen erabaki arte (Andaluziako gobernua, Madrilgoa edo meatzeen jabeak), errua eta garbiketaren kostua beste norbaiti leporatu nahian.

"Doñana" orrira bueltatu.