Ezabatzeko proposamena aldatu

Artikulua ezabatzeko proposatzen dut ez baita artikulua ulertzen. Bestalde, pertsonaia interesgarria dirudi, entziklopedia batean egoteko modukoa, baina ulertzen ez bada, alperrik dago. Norbaitek artikulua goitik behera landu ezean, ezabatzearen aldeko izango nintzateke.-Xabier Cañas (eztabaida) 17:56, 22 otsaila 2017 (UTC)

Edukia guztiz ulertezina zenez eta hutsetik hasita errazago egin ahal izango denez, ezabatu egin dut besterik gabe. Lehenago inork egiten ez badu, datorren astean paragrafo bateko zirriborroa sortuko dut, Ingeles Wikipediatik itzulita (aste honetan lanez lepo bainabil). Egiaz merezi du artikulua pertsona horrek, eta inork artikulua lantzeko zeregina hartu nahi badu, aurreraǃ --Xabier Armendaritz   2017-02-22, 19:41 (UTC)
"Diogo Cão" orrira bueltatu.