Izenburua: debate ala eztabaida aldatu

Artikulu hau hasieran 'Debate' izenburua zuen. Nazioarteko hitza. Artikuluan deskribatu nahi den kontu hori 'Debate' hitzarekin 'Eztabaida' hitzarekin baino egokiago izendatzen da, nik uste. Hiztegietan begiratu eta lehen emaitza: 'debate'. Sinonimoak izanik ere, eskatzen dut berriro ere artikuluari 'Debate' izenburua ezartzea. -GorkaAzk (eztabaida) 23:38, 16 azaroa 2015 (UTC)

Egia esan, ez dira sinonimoak. Debatean iritzi kontrajarriak daude eta "egia" edo "arrazoia" izatea da helburua. Eztabaida zabalagoa da: gai bati buruzko ikuspuntuak azaldu eta gai bat argitzeko erabiltzen da. Izenburua aldatzera noa. - --Joxemai; (erantzunak) 07:08, 17 azaroa 2015 (UTC)
Ados egindako ekarpenarekin. 'Debate' eta 'Eztabaida' artikulu banatan bereizita hobe. Mila esker. -GorkaAzk (eztabaida) 11:50, 17 azaroa 2015 (UTC)
"Debate" orrira bueltatu.