Eztabaida:Borroka armatu

Gerrarekin batzea aldatu

Nire ustez gerrarekin ez da batu behar, zerbaitekin batu beharko balitz Gerrillarekin izan beharko litzateke. -Theklan · ezt  · @   19:22, 17 Azaroa 2008 (UTC)

Agian hobeto honekin, baina oraindik ez da artikulu hori existitzen euskal wikipedian.--Assar; (erantzun hemen) 20:40, 17 Azaroa 2008 (UTC)
Ez dut uste Urban Gerrillarekin batu beharko zenik borroka armatua ez delako bakarrik urbanoa. Are eta gehiago, munduan aurrera eramaten duten talde askok mendian ematen dute euren denborarik gehiena. Nire ustez Gerrilla artikuluan sartu beharko litzateke, baita Urban Gerrillan dagoena ere. -Theklan · ezt  · @   20:47, 17 Azaroa 2008 (UTC)
Gainera ingeleraz ere horrela da: en:Armed struggle artikuluak Gerrilla warfare artikulura darama. -Theklan · ezt  · @   20:49, 17 Azaroa 2008 (UTC)

Beno, artikulua nik idatzi dudanez, hona hemen nire iritzia. Edozein kasutan, ez deritzot gerra artikuluarekin batu behar litzatekeenik. Gerrilaren proposamenaren kasuan, hona nire argipena: Borroka armatuaren hau, kontzeptu politiko orokor bat dela uste dut, tokian tokiko forma hartzen duena (landa gerrila edo gerrila urbanoa). Hau dela eta, ez dut uste gerrila izeneko artikulu baten barnean sartu beharko litzatekeenik, baizik eta gerrila forma ezberdinen azalpenak, artikulu orokor honen atal gisa agertu beharko luketeela. Ekaitz23 18:09, 18 Azaroa 2008 (UTC)Ekaitz23

Eta beste wikipediekiko interwikiak jartzerakoan, zein artikulurekin lotuko litzateke?. Begiratu, badaezpada, beste hizkuntzetako wikipediak. Ez gara gu asmatzen hasiko borroka armatua zer den, ezta? Theklanek dioen bezala, ingelesezko "armed struggle" guerrilla warfare artikulura lotuta dago...--Assar; (erantzun hemen) 18:54, 18 Azaroa 2008 (UTC)
Nik ere ez dut ikusten borroka armatua eta gerrilla kontzeptuen arteko desberdintasun argirik. Artikuluko edukia, beraz, gerrilla artikuluan sartuko nuke, eta borroka armatua sarrera gerrillarako birzuzenketa gisa jarri. Anekdota gisa, hainbat "talde armatu" urbanok euren buruari gerrilla deitu izan diote, Brigada Gorriek eta GRAPOk, adibidez. --Orereta (erantzunak) 23:37, 18 Azaroa 2008 (UTC)

Ez diot ezer asmatu behar dugunik. Beste hizkuntzetan Borroka Armatua Gerrillara berbideratua egotea ere, ez zait pisuzko arrazoia iruditzen. Kontu hauetan autonomia izan beharko genuke. Eman diot bistazo bat ingelesezko Guerrilla Warfare deritzon artikuluari, eta bai, gerrilen azalpen bikaina ematen du, baina kitto. Borroka armatuarena, gerrilarena baino kontzeptu zabalagoa da, gerrilak suposatzen duen aplikazio praktikoaren oinarri teoriko orokorra, ene aburuz. Nire posizioaz ilustratzeko, galdera-adibide bat luzatu nahi nizueke: Liberalismo ekonomikoari buruzko artikulu bat, Kapitalismo deritzonera berbideratuko zenukete?Ekaitz23 20:53, 21 Azaroa 2008 (UTC)

Artikulu kopuruak ekonomizatzearren litzateke. Bi artikuluetan ez bada eduki ezberdin handirik ematen orduan hobe da biak batzea. Eta gehiago oraindik txikiak direnean. -Theklan · ezt  · @   20:55, 21 Azaroa 2008 (UTC)
"Borroka armatu" orrira bueltatu.