Eztabaida:Berengela Lopitz Harokoa

Latest comment: duela 3 urte by Urtar in topic Patronimikoa
Orri hau Emakumeak wikiproiektuaren lan eremuan dago. Emakumeak wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Patronimikoa aldatu

Eskerrik asko, Theklan, patronimiko hori aldatzeagatik. Uste dut argi dagoela euskaraz Lopez ez dela patronimiko egokia Erdi Aroko pertsonentzat. Dena den, Euskal Wikipediaren eta Euskaltzaindiaren arauak jarraituz, erabili beharreko forma Lopeitz dela uste dut. Nire arrazoibideak txokoan, eztabaida orri honetan eta Wikiproiektu:Antroponimian aurkitu daitezke, baina patronimiko zehatz honi buruz hemen berriz eztabaidatu nahi baduzu, ongi deritzot.-Urtar (eztabaida) 14:17, 19 abendua 2020 (CET)Reply

Ez. Uste dut Euskaltzaindiari galdetu behar zaiola. Theklan (eztabaida) 17:47, 19 abendua 2020 (CET)Reply
Lehenago esan bezala, Euskaltzaindiari galdetu nahi badiozu, ez zait gaizki iruditzen. Gainera orain galdera zehatz bat taxututa badugu Wikiproiektu:Antroponimian. Hala ere, nik aste pare bat itxarongo nuke galdera bidali baino lehen, ikusteko ea norbaitek proposamen gehiagorik edo zalantzarik baduen. Bitartean, ez dakit zuzena den kasu honetan Lopitz jartzea, aurretik eztabaidatu eta adostu gabe, batez ere kontuan hartuz forma horren alde egiteko Euskaltzaindiaren araurik ez omen dagoela.-Urtar (eztabaida) 11:25, 20 abendua 2020 (CET)Reply
"Berengela Lopitz Harokoa" orrira bueltatu.