Eztabaida:Belgikaren inbasio alemaniarra (1940)

Latest comment: duela 9 hilabete by Theklan in topic Belgikaren edo Belgikako?

Belgikaren edo Belgikako?

aldatu

Ez nago ziur hemen. Poloniaren inbasioa dugu, adibidez. Zer diozu, Lankide:Xabier Armendaritz? Theklan (eztabaida) 22:14, 16 urria 2023 (CEST)Reply

Bi egiturak dira posible. -ren inbasio erabiltzen badugu, zer inbaditzen den adierazten da; -ko inbasio egiturarekin, non inbaditzen den. Euskaltzaindiaren Hiztegiko «inbasio» sarreran ez dago halako adibiderik; Lexikoaren Behatokiaren Corpusean, berriz, bi egiturak ageri dira, baina -ko inbasio erabiliagoa da: [herrialdea]ren inbasio 6 aldiz, [herrialde]ko inbasio 14 aldiz, betiere hemen aztertzen ari garen esanahiarekin (herrialde hori inbaditu dutela, alegia).
Bestalde, anbiguotasunaren arrisku larria ikusten diot -ren inbasio egiturari: Belgikaren inbasio alemaniarra zer da, alemaniarrek Belgika inbaditu dutela edo Belgikak alemaniarrak inbaditu dituela? Lexikoaren Behatokiaren Corpuseko adibideen artetik: AEBen inbasioaren hamargarren urteurrenaren bezperan Irak astindu zuen atentatua eta AEBen inbasioari aurrea hartuz Bin Ladeni eta Al Qaidaren beste indarrei...
Beraz, Belgikako inbasio erabiliko nuke. Kasu honetan, gainera, Alemaniaren Belgikako inbasioa egitura zehatzagoa litzateke. -- Xabier Armendaritz   2023-10-16, 22:04 (UTC)
"Belgikaren inbasio alemaniarra (1940)" orrira bueltatu.