Eztabaida:Baskoniako Dukerria

Latest comment: duela 1 urte by Iñaki LL

Haraindi eta honaindi aldatu

"behin betiko galdu zuten boterea Pirinioez haraindiko lurraldeetan...". Horrek erakusten du wiki sarrera honen egilea Hego Euskal Herritik pentsatzen eta idazten ari dela, kontakizunaren erdigunea eta ikuspuntua bertan finkatuz. Egokiagoa litzateke beste terminologia neutroago bat, esate baterako "Pirinioez iparraldeko lurraldeetan..." eta dagokionean "Pirinioz hegoaldeko lurraldeetan...". Kasu eman (h)egozentrismoari!—Aurreko iruzkin sinatugabea 194.39.218.10 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2017-9-19).

Ieepa, zintzo esateko, Clichy edo Akisgran zentro hartuta dago adierazita, franko karolingiarrek zentrotik kanpora hedatu zuten beren eragina; beraz, "haraindi" Pirinioez hegoaldera izango litzateke: egungo Katalunia, Aragoi eta Hego Euskal Herria. -Iñaki LL (eztabaida) 16:23, 19 iraila 2017 (UTC)

Ba orduan, frankoen ikuspuntutik hartuta baldin badago edo haien adierazpena baldin bazen, komatxoen artean joan beharko luke esaldi horrek, edo bestela zeharkako estiloan joanez gero aipatu beharko litzateke zeinen edota nongo ikuspuntutik adierazia dagoen. 194.39.218.10 13:24, 30 iraila 2022 (CEST)Reply

  Egina Subjektuak eta aditzaren jokoak argi uzten dute zein perspektibatik esaten den, baina argiago geratuko bada, "hegoalde"k ez du uzten anbiguotasunerako tarterik. -Iñaki LL (eztabaida) 23:36, 6 urria 2022 (CEST)Reply
"Baskoniako Dukerria" orrira bueltatu.