«hiri nagusiena» aldatu

Egileari:

Hasiera-hasieran idatzi duzun "hiri nagusiena da" ez da zuzena: "hiri nagusia da" behar du. Bestetik, zer esan nahi du hurrengo esaldiko "izanda" horrek? Azkenik, bukaerako "izandatu" horren ordez, ziur aski "izendatu" esan nahi zenuen. Orria blokeatu izanak barrabaskerietatik babestu du arrikulua, bai, baina asmo oneko zuzenketatik ere bai.

Izan ongi,

Edu —Aurreko iruzkin sinatugabea 62.99.120.232 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2008-02-03, 18:23).

  Egina Hemen ez dago "egilerik", denok bait gara egileak. Hala ere, Edu, Euskal Wikipedian izena emango bazenu, artikulua zuk zeuk aldatzerik izango zenuke, erdi babestuta bakarrik baitago. Gainera, horrela zurekin harremanetan jartzea errazagoa litzateke. Izan ondo, eta eskerrik asko Wikipedian parte hartzeagatik! --Unai Fdz. de Betoño 17:31, 3 Otsaila 2008 (UTC)

Geografia, historia, toponimia, kultura, ikustekoak eta abar aldatu

  Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Bayonne» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Nabarmentzea aldatu

 
Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona:  
  • Kalitatea:  
  • Erreferentziak:  
  • Wikituta:  
  • Gramatika eta ortografia:  

Azken erabakia: Artikulu hau nabarmendua izatea erabaki da bozketan.
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2011-01-14.


Hizkuntzak aldatu

"Hizkuntzak" atalean Baionako hizkuntza nagusia gaskoia zela aipatzen da, eta baita gaskoiaren aldeko gaur egungo mugimendua ere. Faltan botatzen dut Baiona euskaldunaren aipamena. Ez al dago euskararen aldeko erakunderik Baionan? Jakina baietz, eta gaskoiaren aldekoa baino askoz sendoagoak: ikastolak, gau eskolak, Euskaltzaindia, erakunde euskaltzaleak... Artikulua, alor honetan, oso motz geratzen da, eta oso partziala iruditzen zait. Eskertzekoa izango litzateke Baionako errealitate euskalduna ezagutzen duen norbaitek bere ekarpena egitea, bestela ematen du Okzitaniako herri batetaz jarduten duela artikulu honek. Ea inor animatzen den....-Josu (eztabaida) 18:47, 21 maiatza 2013 (UTC)

Dudarik gabe, euskarari eta euskaltzaleei buruzko informazioarekin osatzea komeni da, hutsune hori nabari da. Hor jasotakoa egia da, ordea, ez dut uste «oso partziala» dela esan daitekeenik: ezaguna den historiaren zatirik handienean, Erdi Aroaz geroztik, gaskoia izan da Baionako hizkuntza nagusia, nabarmena da hori (ikus, adibidez, Koldo Zuazoren liburuak). Gainera, gaskoi hizkuntzaren aldeko mugimenduarentzat Baionak duen garrantzia askoz handiagoa da euskararen aldeko mugimenduarentzat duena baino: gaskoizaleen hiri eta egoitza nagusia da.
Bat nator zure nahiarekin, hala ere: osa beza adierazi duzun hutsune hori informazioa eskura duenak (halako inork biok idatzi ditugun lerrotxo hauek irakurtzearen zorte alimalekoa baldin badugu). Eta erreferentziaz ongi hornituta idazten badu, hagitzez hobeki. --Xabier Armendaritz   2013-05-21, 19:10 (UTC)
Aipamenengatik, nik euskaratu bainuen atal hori. Frantsesezko wikipedian orduan zegoen testua hartu nuen. Erabat ados nago zuokin, pena hain lapurtar gutxi gure artean. --Marklar (eztabaida) 16:55, 22 maiatza 2013 (UTC)

Baionako auzoen euskal izenak aldatu

Euskaldunaa lankideari, Baionako auzoen artikuluak osatzen ari zela, zalantza sortu zaio auzo horietako askoren euskal izenaz, ez baitago argi. Gai horretan oinarri ahalik eta sendoena izatea komeni zaigulakoan, euskal toponimia arautzen duen erakunde gorenera jo dut, Euskaltzaindira alegia. Mezu hau idatzi berri diet:

« Euskal wikipedian Baionako auzoak lantzen ari gara. Haietako batzuen euskal izenak aski finkatuak eta ezagunak dira (hala nola Baiona Handia eta Baiona Ttipia), baina beste askorekin ez dakigu nola jokatu. Oraingoz, azken auzo horien izenak frantsesez ditugu, baina iruditzen zaigu batzuk behintzat (santu izena dutenak, adibidez) itzultzekoak direla. Eskertuko genuke auzo bakoitzerako euskal izen bat gomendatzea. Hauek dira oraintxe Baionako auzoetarako darabiltzagun izenak, alfabetoaren hurrenkeran:
  • Allées Marines
  • Amade
  • Arènes
  • Arroussets
  • Baiona Handia
  • Baiona Ttipia
  • Balichon
  • Beyris
  • Cam de Prats
  • Caradoc
  • Crouzade
  • Espiritu Saindua
  • Forum
  • Grand Basque
  • Habas La Plaine
  • Lachepaillet
  • Lahubiague
  • Lauga
  • Les Halles
  • Marracq
  • Mousserolles
  • RN 10 - Polo
  • Saint-Bernard
  • Saint-Étienne
  • Saint-Frédéric
  • Saint-Léon
  • Sainte-Croix
  • Sainsontan
  • Saint-Amand
  • Zitadela

Eskertuko genuke, orobat, Donibane Garaziko eta Mauleko auzoen euskal izenen zerrenda egitea, jarraibidetzat erabil dezagun. Mila esker aitzinetik.

»

Ea bizkor eta argi erantzuten diguten. Bien bitartean, frantsesez daude auzoen izenak, euskal izen ezaguna eta ongi finkatua dutenak izan ezik. Euskaltzaindiaren erantzuna ere hemen itsatsiko dut. --Xabier Armendaritz   2014-08-08, 08:26 (UTC)

"Baiona" orrira bueltatu.