Eztabaida:Asun Fernandez de Garaialde

Orri hau Emakumeak wikiproiektuaren lan eremuan dago. Emakumeak wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Kale borroka aldatu

Artikulu honetan agertzen den afirmazio zentrala, ze badirudi ez duela beste ezer ez egin alkate bezala, kale borroka eraso bat jasan izana da. Hala ere eraso hau ez zen benetazko kale borroka eraso bat, baizik eta haur batzuek eginiko bihurrikeri bat. Gainera normalean kale borroka ekintzak gero aldarrikatuak izan ziren eta hau ez zen aldarrikatua izan. Uste dut kendu beharko litzatekeela. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      21:42, 16 Ekaina 2007 (UTC)

Nik ez dakit alkate honek zer egin zuen edo zer ez zuen egin agintean zegoen bitartean, komunikabide nagusietan horren inguruan informazio handirik ez baitute ematen. Hala ere, erasoa, umekeria izanda edo ez, komunikabide gehienetan agertu zen, berri bihurtzeko moduko gertaera izan zen. Patxi Zabaleta Fernandez de Garaialderen aldamenean agertu zen prentsaurreko batean, erasoa salatzeko. Kale borroka zen komunikabideetan erabilitako hitza. Nik ez nuke ezabatuko, nahiz eta beste modu batez adierazi daitekeen. Baliteke Altsasun legegintzaldi horretako gertaera politiko zentralik ez izatea, baina hala irudi ez dezan informazio gehiago erantsi beharko litzateke, eta ez kendu.—Utergar 11:18, 18 Ekaina 2007 (UTC)

"Asun Fernandez de Garaialde" orrira bueltatu.