Eztabaida:Amalur

Latest comment: duela 2 urte by Errazking in topic Ama Lurra = Ama Natura?

Mater Tellure aldatu

AMALUR "Mater Tellure" latinoaren tradukzioa da eta, ezdelakoan ere, hemen traduktoreak euskal hetnografiarin "traditorearena" egin dio. INU AMA "zeru ama" da euskarak oroitzen duen eta euskaldungoak gaurdino INOtean ospatzen duena. Ez da zilegi geurea aztu eta inorena geuretzat hartzean. Euskararen oroitza eta azter ahalmena monosilakaboraino doa, baina hiru arketipodun AMALUR izen horrek ez du euskararen zahartzarorik eta jatorririk. Bestalde, euskal kultura ez dator latinetik, AMA izena, ostera, berea du sumerierak eta koptoak bezala, del AN.TU, MA.AT edo MAIDE/MAITE bezala.

Akatza teologikoa da, zenbait abade eta fraideren ohargabean ere, AMA.LUR, hilkor galkorra, poetika ekologikoan erori denarren. Orain, bada, gure arbasoen oroitzapeneko siniskeran (oroitzapenaren kutxa euskara da) INU/uin zerutiarra da, zeruak eta haren seme UTU/su iduskiak sor zezaketen lurrean bizia. Lurra mortua da berez, euskarentzat Loi eta hiLa, eta ez da inor Zeru laguntza gabe ezer sortzeko adina, ez eta, beraz, AMA izateko lain.

Nik gutxienez ez dut tutik ulertu. Argiago azalduko bazenigu zein den artikuluak duen akatsa eskertuko genizuke. —Barrie(postontzia) 11:40, 16 Abendua 2006 (UTC)
Nik bitartean dena ulertu dut. Esaten duzun bezala AMALUR latinoaren itzulpen zuzena da eta gaur egungo ikuspegitik berreskuratutako sinismen bat litzake. Akats teologikoa egon arren ez da akats bakarra.

AMALURRA, hilkor eta galkorra, hilik baino hil zorian legoke zeren gure arbasoen sinismenen barne gaur egungo hiltzeak ez zuen zentzurik, gure arbasoek hilezkortzat bahit zituzten beraien buruak eta beraien mundua. Lurraren hilkortasuna ezabatzeko gure arbasoek denbora eraldatzeko ahalmena zuten, edo behintzat abilezia hori zeukatela sinisten zuten. Akats teologiko larriena sinismen bakar bat zegoela sinistean datza. Gure hizkuntza bakarra eta berezia bada ere gure arbasoen sinismenen aztarnak non nahi topa ditzakegu Eurasia osoan espazioa eta denboraren zehar.--Errazking (eztabaida) 00:41, 24 iraila 2021 (CEST)Reply

Ama Lur (filma) aldatu

Kaixo Errazking. Oker ez banago, proposatzen ari zara Amalur kontzeptuak Ama Lur filmean duela jatorria eta ez alderantziz. Interesgarria da irakurketa hori, eta hala izatekotan interesgarria izango litzateke ere filmari buruzko artikuluan hori azaltzea. Posible ikusten duzu? -Theklan (eztabaida) 17:39, 24 urria 2020 (CEST)Reply

60. hamarkadaren bukaera eta 70. hamarkadaren hasieran euskal intelektualek euskal gaiak zabaltzen eta aldarrikatzen hasi ziren unean bazan aintzinagoko lurrarekiko maitasun bat noski, edozein munduko gizarteetan bezalaxe, bai abesti, olerki eta idatzietan islada zuena. Kontzeptua bazegon, hitza ere, bainon filmaren debekuarekin garatzeko behar zuen ahoz ahoko zabalkunde herrikoia izan zuen. Ez dok amairu kultur taldearen elkarrizketen, eztabaidem, irakurketen eta sentimenduen sorketa prozesuan azalduriko gaia izango zelakoan nago. Mikel Laboaren "Bat Hiru" diskak eta Nestor Basterretxearen "Ama lur" filmak pareko gaiak ikuitzen ditu eta ez dirudi kasualitatez izango zenik. Nonbait jasotak egongo dira gai honekiko elkarrizketak eta idatziak ere.
Nere haurtzaroko oroimenetan gogoratzen det Barandiaranen lanei buruz nere izeba zeukan iritzia: Euskal Mitologia apaiza batek jasotakoa zen dudikbe! Emakumeak sorginak bezela aukeztu eta Amalurren aztarnarik ez zegoelako bere idatzitan.
Gogoratu bearra dago, 60-70. hamarkadako askatasun mugimenduetan, emakumeen aldarrikapenen aldeko mugimenduak barne, gustora artu zituztela iraganean Ama jainkosa baten gurtzaren inguruan orduan hedatzen ziren hipotesiak.
Dena den, argi dagoen gauza bakarra Euskal Mitologiako XX. menderarte jasotako idatzietan Lurra jainkotuari Mari deitzaen zitzaiola da, eta ez Amalur. Gai bat (Lur-patria sentimendua) bestearekin (Pachamama, Gea, Zibele, Lurra jainkosa) nahastu zen eta nere usteetan arrisku hori ondo neurtuta egin zen...
Hori, "artista" hauen erangipean, 70. urtetik aurrera egi bilakatu da, esaera zaharrak dioena baieztatuz:
Izena duen guztia omen da. Orduzkeroztik gai hau ikuitzen duten guztiek (emakumeak oro har) Amalurren izena goraipatzen dute.
Eta bai, interesgarria litzateke filmaren sarreran Herri jakintzan izan zuen eragina idaztea.

--Errazking (eztabaida) 19:04, 24 urria 2020 (CEST)Reply

Ama Lurra = Ama Natura? aldatu

Honen inguruan aritu zaretenak, batez ere @Errazking. Konturatu naiz ingelesezko en:Mother Nature artikuluak ez duela baliokiderik euskaraz. Baina... akaso Ama Lurra baliokidetzat har liteke? Theklan (eztabaida) 16:24, 17 iraila 2021 (CEST)Reply

Usteak erdi ustel
https://en.wikipedia.org/wiki/Mother_Nature. Ama Naturaren inguruko ideiak noski daukatela Ama Lurrarekiko parekotasuna.
Gure arbasoen sinismenek, gureak bezala, denborarekin aldatzen joan ziren. Hasiera bateko kosmogonia bat egon bazan hau dualista izan zela suposatu dezakegu, Iluntasuna-Argia (Eguna-Gaua), Lurra-Zerua, Emea-Arra, ikuspegi hau onetsiko luke, beste gizarte dualistetan bezala.
Ingelesezko artikuluan ikusten dan bezala Ama Natura pentsamenduaren sorkuntza bat da eta berez Ama Lurrekin parekatzen badu ere bere izaera honetaz bananduta agertzen zaigu. Grekoen eta erromatarren kondairek (adibidez) Ama Lurra eta Ama Naturaren arteko desberdintasunak azaltzen dituzte. Are gehiago Ama Naturaren ama ez da Ama Lurra beraien esanetan, amona baizik.
Honen zergatia Lurra espazio eremu bezala ikusten hasi zirenean bere amazkotasuna galtzen joan zela izan zitekeen.
Euskal mitologian hutsik agertzen diren esparru hauek betetzeko ipuin, kondaira, ohitura, eta ospakizunetan bilatu behar ditugu.
Dena den eztabaidagarri den Euskal Mitologian Ama Naturaren parekotasuna Maiarekin topa genezake, udaberriko alaba bera bailitzake.
Baina lan asko dago oraindik Euskal Mitologiako ataletan idazteko eta zehazteko. Hemen idatzi dudanaren izenburuak dioena gure elezahar baten zehaztasuna agerian usten du: Usteak erdi ustel.
—Aurreko iruzkin sinatugabea Errazking (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.
@Errazking: Galdera zehaztearren, uste duzu Ama Natura kontzeptua artikulu honetan dagoela, edo beste bat egin behar ote dugu kontzeptu hori azaltzeko, eta hala izatekotan, nola lotzen diren biak. Theklan (eztabaida) 08:55, 21 iraila 2021 (CEST)Reply

Ados Theklan , esaten duzun bezala atala berri bat gehitu beharko litzake, agian gai honen barne. Azken finean Ama Natura Ama Lurraren ikuspegi bat delako.--Errazking (eztabaida) 00:41, 24 iraila 2021 (CEST)Reply

"Amalur" orrira bueltatu.