Extralargos, XL, XLargos edo Xtralargos Euskal Herriko graffitilari talde (crew) bat da. 2001ean sortu zen eta gaur egun 5 graffitilarik osatzen dute.

Nahiz eta leku berekoak ez izan, asteburuero elkartzen dira margotzeko.

Nazioartean ezagunak dira eta atzerrian ospatzen diren graffiti jaialdietara gonbidatzen dituzte. Gainera, hainbat graffiti-erakusketetan parte hartu dute museoetan, hala nola, Bilbo, Bartzelona, Zaragoza, Niort (Frantzia) eta Gasteizko Montehermosoko Jauregian ikusgai egon zena 2006ko Uztailaren 6tik urte bereko Uztailaren 30era arte.

Taldekideak aldatu

Teknika aldatu

Spray eta kartoizko txantiloiekin egiten dute lan orokorrean. Halaber, normalean hormetan marrazten dute, baina margo-oihaletan lan batzuk egin dituzte ere.

Kanpo estekak aldatu