Evernia prunastri

lurringintzan erabiltzen den likena

Evernia prunastri liken frutikoloso espezie bat da, Parmeliaceae familiakoa. Ipar hemisferioko baso hostozabaletan aurkitzen da, Ipar Amerikan eta Europa mendebalde eta erdialdean[1]. Euskal Herrian ere aurkitzen da.

Evernia prunastri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaLecanoromycetes
OrdenaLecanorales
FamiliaParmeliaceae
GeneroaEvernia
Espeziea Evernia prunastri
(L.) Ach. (1810)

Habitata

aldatu

Zuhaitzen enbor eta adarretan hazten da. Haritza eta haren familiakoetan aurkitzen da normalean baina izei eta pinuetan ere ikus daiteke. Multzo handiak osatzera iristen da.

Deskribapena

aldatu

Oreinaren adarren antzeko egitura du. Zurtoina motza, zapala eta oso adarkatua da. Adarrak nahiko bihurrituak ditu[2]. Lehor dagoenean kolore berde edo zuri-berdexka izaten du eta azala latza izaten du. Hezetasuna duenean oliba kolorekoa edo berde-horixka izaten da eta gomaren ehundura hartzen du.

Erabilera

aldatu

Lurringintzan asko erabiltzen da[3]. Europa osoan batu eta Frantzia hegoaldeko Grasse herrira esportatzen da, han ateratzen dituzte liken honen konposatu lurrintsuak eta esentziak[4]. Pinuetan hazten den likenak trementina usaina du eta lurringintzako hainbat konposatu sortzeko oso baliotsua da.

Larruazal sentikorra dutenek ez dute Evernia prunastri likena ukitu behar[5].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Evernia prunastri (L.) Ach.» www.gbif.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  2. «herbarium» www.plantasyhongos.es (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  3. (Ingelesez) «Atlas of Perfumed Botany» MIT Press (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  4. (Ingelesez) Racine, Ph.; Hartmann, V. E.; D'Audiffret, Y. Tollard. (1980-12). «Antioxidant properties of wax from Yugoslavian oakmoss ( Evernia prunastri )» International Journal of Cosmetic Science 2 (6): 305–313.  doi:10.1111/j.1467-2494.1980.tb00259.x. ISSN 0142-5463. (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  5. «Survey of chemical substances in consumer products, 78 – Survey and health assessment of chemical substances in massage oils – 7 Safety assessment» www2.mst.dk (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).

Kanpo estekak

aldatu