Euzko Nekazari Bazkuna-Euzko Nekazari Alkartasuna
Euzko Nekazari Bazkuna-Euzko Nekazari Alkartasuna 1934 urtean sortutako baserritarren elkarte sindikalak izan ziren, ELA sindikatuaren baitan. Euzko Nekazari Bazkuna elkartearen jarduera-eremua Gipuzkoa zen bitartean, Euzko Nekazari Alkartasuna Bizkaian aritzen zen, bereziki ekialdeko eskualdeetan.