Euskal filipinarrak (gaztelaniaz: vasco filipino) euskaldun jatorria eta filipinar herritartasuna duten gizabanakoak dira.

Euskal filipinar

Andres Urdaneta monumentua, Urdaneta hiriko udaletxe aurrean (Pangasinan, Filipinak)
Biztanleak guztira
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Manila Handia, Cebu Hiria, Iloilo Hiria
Hizkuntza
Tagalo eta ingeles
Erlijioa
Gehiengo katolikoa, gutxiengo sekularizatua
Zerikusia duten beste giza taldeak
Euskaldunak
Miguel Lopez Legazpiri eta Andres Urdanetari eskainitako monumentua Manilan.

Historia aldatu

1565 eta 1898 artean, Euskal Herriko etorkin asko ailegatu ziren Filipinetara. Orduko Filipinetako kapitaintza nagusiak Espainiar Ekialdeko Indiak gobernatzen zituen. 1821etik aurrera Madrilgo Gobernuak zuzenean gobernatu zuen uhartedia.

Espainiar Inperioko beste eskualdetan ez bezala, euskal etorkinak gutxiengo txikia ziren Filipinetan, gehiengoa andaluziar jatorrikoa izanda.

Kolonia garaian, euskaldun gehienak soldadu, itsastar, merkatari, misiolari edo apaizak ziren. Denbora aurrera joan ahala, filipinar gizartean bertakotu ziren.[1] Egungo euskaldunen ondorengoek filipinartzat dute bere burua eta negozio eta politika arloetan eragina mantentzen dute.[2] Aboitiztarrak, Zobel de Ayalatarrak, Aranetatarrak, Zubiritarrak edo Ozamiztarrak oraindik klan boteretsuak dira.[2][3][4]

Jendartean ezaguna ez izanda ere, euskal kultura nolabaiteko eragina du egungo Filipinetan, batez ere chorizo de Bilbao saltxitxa mota eta zesta puntaren bidez. Hala ere, eragin nabarmenena bertoko toponimian dago.[2] Hala ere, Hegoamerikan ez bezala, ondorengoek ez dute bere arbasoen kultura mantentzen: ez dute euskal etxerik eta euskara erabat desagerturik dago.

Euskaldun jatorriko filipinarrak aldatu

Gaur egun oraindik badira jatorri euskalduneko pertsona asko baina hauek oso azkar ari dira beste etniekin nahasten ari. Nahiz eta jatorriaren inguruko kontzientzia izan zaila da euskal nortasuan herrialde hartan mantentzea.

Euskal toponimia Filipinetetan aldatu

Nahiz eta denborarekin asko desagertu, oraindik euskal toponimo ugari aurki daiteke uharteetan. Hona hemen batzuk:[5]

Hiriak eta herriak aldatu

Anda, Arteche, Azpeita, Lavezares, Legazpi, Loyola, Mondragón, Nueva Vizcaya, Oroquieta, Oteiza, Pamplona, ​​Urbistondo, Urdaneta, Zarraga, Zumarraga.

Manilako kaleak aldatu

Ayala, Arlegui, Barrengoa, Bilbao, Gaztambide, Ozcariz, Elizondo, Guernica, Durango, Echague, Goiti eta Mendiola.

Makatiko auzoak aldatu

Makati Filipinetako hiri garrantzitsuenetariko bat da, oso irekia. Han ere euskal toponimoak daude oraindik-orain: Legazpi, Salcedo eta Urdaneta.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «The Basques’s contribution to the Philippines» euskonews.eus (456) 2008/10/10-17.
  2. a b c (Ingelesez) Marciano R. de Borja. (2005). Basques in the Philippines. in: The Basque Series. University of Nevada Press ISBN 978-0-87417-590-5..
  3. (Ingelesez) Cecil Morella. (2010-3-21). «House of Aboitiz: Basques who helped build the Philippines» ABS-CBN News.
  4. (Ingelesez) Benjamin Espiritu III. (2010-9-29). The Basque Culture and its Contributions to the Philippines. School of Humanities, Ateneo de Manila University.
  5. http://faroutliers.blogspot.com/2014/02/fate-of-basque-ethnicity-in-philippines.html

Bibliografia aldatu

  • Marciano R. de Borja: Basques in the Philippines. Nevadako Unibertsitatea Renon, 2005. [1]

Kanpo estekak aldatu