Euskal Gorrak

Pertsona gorren elkarteen euskal federazioa

Euskal Gorrak edo Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa, 1980.urtean sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da. EAEko Pertsona Gorren Elkarteak bildu eta ordezkatzen ditu pertsona gorrek oinarrizko zerbitzuak jaso ditzaten.[1]

Euskal Gorrak
Datuak
Motaerakundea
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1980
webgune ofiziala

Elkartearen arabera, 4.000 gor-mutu daude EAEn, eta beste 50.000 lagun inguruk entzumen-urritasuna zuten 2021ean.[2]

1980an EAEko Pertsona Gorren Elkarteak bildu eta ordezkatzeko beharrizanetik irabazi-asmorik gabeko erakunde bat sortu zuten: Gorren Elkarteen Euskal Herriko Federazioa (FASE, Federación de Asociaciones de Sordos de Euskal Herria). 2002an izena aldatu zen eta gaur egungo Euskal Gorrak (Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa) izena hartu zuen federazioak.[1]

Elkartearen helburuak aldatu

Azken xedea pertsona gorren erabateko gizarteratze eta parte-hartzea lortzea da. Gorren Komunitatearen elkarte-sarea eta kultura ( Zeinu Hizkuntza (ZH), ohiturak...) defendatu eta sustatzen ditu. Horretaz gain, genero-berdintasuna, inguruarekiko begirunea zein euskararen sustapena bezalako balore garrantzitsuak ardatz dira erakundearen esku-hartze ildoan.[1]

Zeinu Hizkuntza aldatu

Euskal Herrian Espainiako eta Frantziako keinu hizkuntzak erabiltzen dituzte bertako gor-mutuek. Ez dago, beraz, euskal keinu hizkuntza berezirik, nahiz eta Euskal Herrian elementu dialektal asko izan.[3][4] Horrela Hego Euskal Herriko gor-mutuek Espainiako keinu hizkuntza erabiltzen dute, zenbait aldaerarekin. Hitz eta mugimendu batzuk desberdinak dira, eta elkarren arteko ulergarritasuna lortzen bada ere, %10-%30 aldatzen da Hego Euskal Herrian.[2][5]

Hizkuntza minoritario duten beste lurralde batzuetan, aldiz, keinu hizkuntza propioa dago, esaterako Herrialde Katalanetan, baina han Kataluniak eta Valentziak zeinek bere barietatea garatu dute. Espainiako 27/2007 legeak aldaerak aitortzen ditu, eta Katalunian eta Valentzian keinu hizkuntza propioak dituzte. Areago, Generalitateak berariaz aitortzen du Kataluniako keinu hizkuntza autonomia estatutuan.[2][5]

Euskal Herrian horrelakorik ez izateko arrazoia datu historiko batean oinarritzen da: oso berandu arte ez da gorrei laguntzeko instituzio propiorik izan. Dena dela, bereizi egin behar dira ahozko hizkuntza eta keinuenaː adibidez, katalanaren eta Kataluniako keinu hizkuntzaren artean ez dago loturarik: antzaren bat bilatzekotan, beste keinu hizkuntzekin bilatu beharko genuke.

Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzako gidan sartu dute zeinu hizkuntza eta hainbat bideok zeinu hizkuntzako interpretazioa dute.[6][7]

Euskal Telebistan zeinu hizkuntzaren gaia landu da Tribuaren Berbak eta Ur Handitan saioetan[8]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Euskal Gorrak. (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).
  2. a b c Manias, Miren. «Keinu telebista» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).
  3. «Aldizkari Digitala: Zeinu-hizkuntza» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).
  4. «'Itsu, gor, baina ez mutu', gaur, 'Tribuaren Berbak' saioan» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).
  5. a b «Bideoa: Itsu, gor, baina ez mutu!. Tribuaren Berbak | TB | Telebista online | EITB nahieran» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).
  6. «Ikasle berriak - Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua - UPV/EHU» Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).
  7. «Ikasleentzako gida - Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua - UPV/EHU» Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).
  8. EITBko Ur Handitan programa pertsona gorrei buruz:https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/ur-handitan/osoa/6971438/pertsona-gorren-unibertsoan-sartuko-da-urtarrilaren-21ean-ur-handitan-saioa/ Noiz kontsultatua: 2020-09-29.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu