Tribuaren Berbak (Telebista saioa)
Tribuaren berbak ETB1 telebista kateko euskararen alde bitxienak erakusten zituen saioa izan zen, 2013 eta 2015. urteen artean emititu zena, Kike Amonarrizek aurkeztuta. Asteazkenetan izaten zen, 22.15k aldera.
Tribuaren Berbak (Telebista saioa) | |
---|---|
Deskribapena | |
Produkzioa | |
Iraupena | 25 minutu inguru |
Katea | ETB1 |
Tribuaren Berbak euskarari eta komunikazioari buruzko programa da, eta bertan, euskararen alderdirik deigarrienak, interesgarrienak eta ezezagunenak agertzen dira modu entretenigarri eta dinamiko batean. Orio ekoiztetxeak eta ETBk elkarrekin egindako programa honek Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Laboral Kutxaren babesa izan du. Euskararen inguruko interesa piztu nahi du, jorratuko diren gaiekin ikusleak harritu, entretenitu eta informatu, eta jendeak izan ohi dituen kezkak eta galderak erantzun, beti ere, modu atsegin batean.
2014eko urtarrilean, Argia Sariakean Telebistako Argia saria jaso zuen.[1] Azken atala 2015eko otsailean eman zuen.[2]
Erreferentziak aldatu
- ↑ http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/1955814/argia-sariak--tribuaren-berbak-saioak-telebistako-argia-saria-jaso-du/ EiTB, 2014-01-31
- ↑ Lartzanguren, Edu. «'Tribuaren berbak' saioak grabatua duen azken atala emango dute gaur» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).