Europar laritz
Europar laritza edo europar alertzea (Larix decidua), Larix generoko espeziea da, pinaceae familiakoa. Zuhaitz hosto erorkorra da, neguan hostoak galtzen dituen konifero europar bakarra izanik. 40 m garai izan daiteke.
Europar laritz | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Klasea | Pinopsida |
Ordena | Pinales |
Familia | Pinaceae |
Generoa | Larix |
Espeziea | Larix decidua Mill., 1768
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
DeskripzioaAldatu
Zurtoin zuzen eta zilindrikoa du, adaburu konikoa eta zertxobait zintzilikariak diren adar malguak. Azala marroi-gorrixka da, pitxatua. Hostoak erorkorrak dira, orratz-formakoak, 3–5 cm luze, berde argiak eta azpialdean estomadun zerrenda zuririk gabeak. Errosetan daude adar laburretan eta bakarka adar luzeetan. Estrobiloak txikiak dira, 2–4 cm luze, obalatuak, eta ez dute kanporantz okerturik ezkata hazi-emaileen puntak. Luze irauten dute zuhaitzean.
AzpiespezieakAldatu
Europar laritzak bi azpiespezie ditu:
- Larix decidua subsp. decidua
- Larix decidua subsp. polonica, iparraldeko Polonian bizi dena.
Ugaltze sistemaAldatu
Laritza hazien bidez ugaltzen da. Udaberriaren amaieran gerbak ateratzen hasten zaizkio. Gerba arrak horiak, txikiak eta ugariak dira, eta adarren behealdetik eskegita daude. Gerba emeak, berriz, gorrixkak eta 2 cm handiagoak dira, gorantz jarrita daude eta ez dira arrak bezain ugariak. Gerba arren polena haizeak barreiatzen du eta intsektuek gerba-emeak polinizatzen dituzte. Azkenik, beste laritz batzuk sortzeko, estrobiloek beraien haziak askatzen dituzte udaren amaieran. Katagorriek, okilek eta beste hegazti batzuek laguntzen diote haziak barreiatzen.
BerezitasunakAldatu
Egitura-mota guztietako lurzoruetara egokitzen da laritza, lurzoru zertxobait alkalinoak direnetatik azidoak direnetara moldatuz. Gustokoa izaten du hotza. Lehortea, berriz, erdipurdi jasaten du. Laritza espezie aurrekaria da. Horrela, pixkanaka hazten da abeltzaintzak landaretza galdu duen mendietako alderdietan, gainerako koniferoei bidea eginez.
Zur ona ematen du, iraunkorra eta zaila, kanpoaldeko eraikuntzetan aproposa izanik. Zenbait lekutan teilatuko armazoiak egiteko erabili ohi da. Loragintzan oso zuhaitz apaingarria.