Europako Parlamentuko talde politikoak
Europako Parlamentuko talde politikoa, legealdi bakoitzean 25 diputatu edo gehiago biltzen duen barne antolakuntza funtzionalari deitzen zaio. Taldeko diputatuak gutxienez Batasuneko estatu kideen laurdena ordezkatu behar dute, gertutasun ideologikoaren irizpidearen arabera elkartzen dira eta eraketan adostutako barne arauak betetzea onartzen dute. Antolakuntza mota honek Parlamentuaren funtzionamendua errazten du, izatez, ikuspegi ideologikoak multzokatzen baititu eta gehiengo eta gutxiengoen osaketa ahalbidetzen baitu.
Artikulu honen edukia ez da guztiz zehatza, daukan informazioa zaharkituta dagoelako. Zure esku dago artikulua hobetzea, informazio hori eguneratuz. Beharbada, informazio osagarria izango duzu eztabaida orrian. |
2016ko talde politikoak
aldatu