Euri orografiko
Euri orografikoa aire heze zutabe baten igoerak, oztopo orografiko batekin, mendiak kasu, topo egin ondoren eragiten duen euria da. Bere igoeran, airea hoztu egiten da, ur lurrinaren saturazio punturaino eta %100eko hezetasun erlatibo batera iritsi arte, euria eragiten duena.
Orografiak paper garrantzitsu bat du euri honen kopuru, intentsitate, banaketa espaziala eta iraupenean. Zeelanda Berrian, munduko prezipitaziorik bizienetako batzuk ematen dira, bereziki, Hegoaldeko Alpeak izeneko toki oso zehatz batzuetan, horietako gehienak, Hego uharteko haizealdean, haizebea askoz lehorragoa den bitartean.
Alemania hegoaldean, föhn bezala ezagutzen den fenomenoa, Alpeen itzal orografikoaren ondorioz gertatzen da. Haizea, Bavaria, Suitza edo Austrian hegoaldetik datorrenean, zuen hezetasun gehienak, euri biziak eragin ditu mendilerroaren hegoaldeko zatian, eta, beraz, iparraldeko aurpegitik jaistean, kasu honetan haizebe aldekoa dena, oso lehorra da, eta berotze ahalmen txikiagoa du, haran edo ordokien barrenera, ez ohiko tenperatura altuekin iritsiz, airearen berotze adiabatikoagatik. Ile-lehorgailuei föhn deitzen zaie alemanez. AEBen mendebaldean, chinook deritze, mendilerroen mendebaldeko magaletatik igotzean bere hezetasuna galdu ondoren jaitsieran berotzen denean, Mendi Harritsuak zeharkatu ondoren, mendebaldeko haizeari erreferentzia egiten dion izen indigena.