Ireki menu nagusia
Artikulu hau politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eugenio Otxoa».

Eugenio Otsoa Ugalde (Arrasate, Gipuzkoa, 1951) euskal politikari abertzalea eta euskaltzalea da. Leintz-Gatzagako alkatea izan zen 1987tik 2003ra arte (2000 urtean kargua utzi zuen, lan kontuak zirela medio) eta 2011tik 2011ra bitartean[1], beti Gatzagako Hautesle Elkartean aurkeztuta.[2] Leintz-Gatzagak azpiegiturak berritu eta hirigintza-arazo larriak zituela eta, egitasmo bat abiatu zuen udalak, Jose Mª Idigoras Arregi "Malkorre" alkate zela (1983-1987), eta ondoko udalbatzek plan hori burutu zuten. Aspaldiko urteotan, hainbat proiektu egin ditu Leintz-Gatzagako udalak: Udaletxea eta pilotalekua eraberritu, plaza egin, herri-guneko etxebizitza zharrak eraberritu eta etxebitzita berriak egin. Horrekin guztiarekin batera, herriko lurrak egonkortzeko plana burutu du eta Gatz Museoa sortu.[3]

Eugenio Otsoa
Gatzaga 2013 0915.jpg
mayor of Leintz-Gatzaga Itzuli

1987-06-10 -
Bizitza
Jaiotza Arrasate1951  (67/68 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Leintz Gatzaga

BizitzaAldatu

Eugenio Otsoa Arrasateko San Andres auzoko Iramendi baserrian jaio zen, eta duela 40 urtetik Leintz-Gatzagan bizi da. Tarteka Polonian eta Mexikon bizi izan da, lan kontuak direla eta. Erdi mailako ikasketak egin zituen Arrasateko Eskola Politeknikoan, eta ingeniari teknikoa da.

LanaAldatu

Eugenio Otsoa Arrasateko Mondragon kooperatiba-taldean eta Antzuolako Elay enpresa-taldean egin du lan, fabrikazio-lanetan gehienbat, bai eta enpresako zuzendaritzan ere. Azken urteotan Antzuolako Elay enpresan ibili da lanean, Mexikoko [4]Celaya hirian, erretiroa hartu zuen arte.

Bera Leint

ErreferentziakAldatu

  1.   «Otsoa Ugalde, Eugenio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-28 .
  2.   «Eugenio Otsoa, Gatzagako Hautesle Elkarteko alkategaia: "Edozein gustura egongo den herri erakargarria gura dut izatea Gatzaga"» https://goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-29 .
  3. (Gaztelaniaz)  2015, Leniz «Museo de la Sal de Leintz Gatzaga» www.gatzmuseoa.com . Noiz kontsultatua: 2018-06-29 .
  4. (Gaztelaniaz)  «Eugenio Otsoa hablará sobre su experiencia profesional y comercial en México» El Diario Vasco 2016-06-21 . Noiz kontsultatua: 2018-06-29 .