Estratuak (latinez: stratus, "hedatua, zabaldua") hodei geruza grisaxka eta uniformeak dira, oso muga lausoak dituztenak. Lurretik hurbilen agertzen diren hodeiak dira. Lurraren mailan daudenean laino (behe-laino, erlaino[1]) edo lanbro esaten zaie. Prezipitazio txikiak ekar ditzakete: langarra, elurbustia edo elur xehea.

Estratu

Stratus opacus uniformis.
Altitudea: 0 eta 2.000 m artean
Prezipitazioa: Bai. Jeneralean zirimiria, elurbustia edo elur xehea besterik ez.
Laburdura: St
Ikurra:

Hodei genero honek bi espezie nagusi ditu:

  • Nebulosus. Geruza gris uniformea.
  • Fractus. Hodei piltzar grisak eta irregularrak. Batzuetan eguzkiak behe-lainoa saretzen duelarik eratzen dira. Euri-hodeien azpian agertzen direnean pannus esaten zaie.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «OEH - Orotariko Euskal Hiztegia: erlaino» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-17).

Kanpo estekak

aldatu