Estomodeoa, giza enbrioian, ahoa sortuko duen aurreko hestean dagoen ektodermoaren barnesartze bat da, enbrioi somitikoaren aho primitiboa eratuz. Ahoa bera eta sudurra hartzen ditu, garai horretan, bien artean ez baitago banaketarik. Beranduago, bi barrunbe hauek ahosabaiaren bidez banatuak geratzen dira.

Estomodeo
Gray977.png
15 eguneko giza enbrioia.
Xehetasunak
Carnegieren etapak9
Prekurtsoreaazaleko ektodermo
Identifikadoreak
LatinezStomodeum, stomatodeum, stomatodaeum
KodeaTE E5.3.0.0.0.0.4
TEE5.3.0.0.0.0.4
Terminologia anatomikoa

Estomodeoa, buruarekiko, prozesu fronto nasalaren bidez mugatua geratzen da, atzealdean, baraila prozesuaren bidez, eta, alboetan, prozesu maxilarren bidez. Faringetik, mintz ahofaringearra deritzon ektodermoz eta endodermoz osatutako mintz baten bidez banatua dago, mintz hau, umetoki barneko bizitzako 24. egunean desagertzen delarik, ez baitu mesodermorik.

Enbrioi somitikoak, garapenaren gara goiztiar batean amankomuneko ezaugarri ugari dituzten ornodun espezie ezberdinetako enbrioiak dira.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.