Estazio meteorologiko automatiko

Estazio meteorologiko automatikoa bere tresnen neurketak urruneko leku batera prozedura optiko, elektriko edo irrati-elektriko bidez automatikoki bidaltzen dituen estazioa meteorologikoa da.[1] EMA batek egurats zabaletik babesteko eguraldi-etxola bat izango du, datu-erregistragailua, bateria kargagarria, telemetria (hautazkoa) eta sentsore meteorologikoak eguzki-panel erantsiarekin edo haize-sorgailuarekin eta masta baten gainean muntatuta. Konfigurazio espezifikoa aldatu egin daiteke sistemaren xedearen arabera. Sistemak Argos sistemaren eta telekomunikazioen sistema orokorraren bidez denbora errealean bidali eta datuak gorde ditzake geroago berreskuratzeko.

Antartikako estazio meteorologiko automatiko bat

Erreferentziak aldatu

  1. «Estazio meteorologiko automatiko», Euskalterm terminologia banku publikoa

Kanpo estekak aldatu