Esperanza Zambrano

idazle mexikarra

 

Esperanza Zambrano

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Esperanza Dolores Zambrano Sánchez
JaiotzaDolores Hidalgo udalerria1901eko azaroaren 14a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria1992ko ekainaren 4a (90 urte)
Hobiratze lekuaSpanish Cemetery (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Esperanza Zambrano (Guanajuato, 1901eko azaroaren 14aMexiko Hiria, 1992ko ekainaren 4a) mexikar poeta izan zen.

Ibilbidea aldatu

Esperanzak argitalpen mugatuetan ezagutarazi zuen bere lehen poesia-lan laburra. Bere lan osoan jatorri modernistako baliabideak erabiltzen ditu, hala nola bertso alexandriarra, sonoritatearen bilaketa, sentsualitate dekadentista eta forma estrofikoetako esperimentazioa; gainera, adjetibatzeko duen moduak López Velarderena gogorarazten du.

La inquietud joyante, bere lehen liburua, sorpresa bat izan zen Mexikoko poesiaren panoraman; izan ere, emakume batek ez zituen inoiz bere intimitatea eta maitasun-desioak zuzenean aipatu ordura arte. Estilo hori hurrengo liburuan ere jarraitu zuen: Los ritmos de los secretos izenekoan baina intimitate-sentimendua are gehiago nabarmenduz. Canciones del amor perfecto saioan, haren lirikak goretsi egiten ditu ezkontza-maitasuna eta amatasunak eragiten duen zoriona. Retablos del viejo Guanajuato lanarekin herri-poesia eta eskualde-poesia lantzen ditu; Fuga de estío lanean berriz, poesia intimistara itzultzen da, baina zahartzaroaren eta desamodioaren aurreko lasaitasun- eta etsipen-kutsuarekin.[1]

OEAko Emakumeen Amerikarteko Batzordeko Elkarte Panamerikarreko eta Argitalpenetako aholkulari eta zuzendaria izan zen.[2]

Argitalpenak aldatu

  • La inquietud joyante.
  • Los ritmos de los secretos.
  • Canciones del amor perfecto.
  • Retablos del viejo Guanajuato
  • Fuga de estío

Merezimenduak aldatu

  • Palmas Akademikoak 1945 saria Frantzian.
  • 1946ko Aintzatespen Domina Frantzian.
  • Dominikar Errepublikako Juan Pablo Duarte Kondekorazioa
  • Guanajuatoko Gobernuaren Merezimenduaren Domina 1963

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu