Espainiako mirari ekonomikoa

Espainiako mirari ekonomikoa Espainian 1959 eta 1973 artean izandako hazkunde ekonomikoa izan zen. Nazioarteko Diru Funtsaren onespenarekin, frankismoko teknokratek garapeneko planak ezarri zituzten.[1] Autarkia utziz, diru publikoak azpiegituretan eta industrian gastatu zuten eta nazioarteko turismoak dibisak eman zizkion. Guzti honi esker, garai haietan Espainiak munduko bigarren hazkunde ekonomikorik handiena izan zuen (Japoniakoaren ondoren).[2]

Espainia, Portugal eta Mexikoren per capita BPG nominala XX. mendean.

1973ko petrolioaren krisiak miraria eten eta industria-birmoldaketak erabat gelditu zuen hazkundea.

Erreferentziak aldatu

  1. Jensen, Geoffrey. (2005). Franco: Soldier, Commander, Dictator. Washington Hiria: Potomac Books, Inc., 110-111 or..
  2. (Ingelesez) Reuter, Tim. (2014-5-19). «Before China's Transformation, There Was The "Spanish Miracle"» Forbes.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.