Espainiako Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra

Laugarren xedapen iragankorra (gaztelaniaz Disposición transitoria cuarta) 1978ko Espainiako Konstituzioan dauden bederatzi xedapen iragankorretako bat da. Xedapen horrek Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoarekin batzea ahalbidetzen du. Autonomia erkidegoen batzea ahalbidetzen duen kasu bakarra da, Espainiako Konstituzioan autonomia erkidegoen arteko federazioa debekatuta baitago (145.1 Artikulua). Xedapenak honakoa dio:

«

1. Nafarroaren kasuan, eta berori Eusko Kontseilu Nagusian edo horren ordezko izango den euskal autonomia-araubidean sar dadin, Konstituzioaren 143. artikuluak ezartzen duena bete beharrean, foru-organo eskudunak izango du ekimena; organo horrek erabakia hartuko du, bera osatzen duten kideen gehiengoz. Ekimen hori baliozkoa izan dadin, nahitaezkoa izango da, gainera, foru-erakunde eskudunaren erabakia referendumaren bidez berrestea; horretarako beren beregi deialdia egin beharko da, eta, baliozkotasunez emandako boto guztietatik, gehienek onespena eman beharko dute.

2. Ekimenak aurrera egiten ez badu, hori ezin izango da errepikatu foru-erakunde eskudunaren agintaldi berean, beste batean baizik, eta, edozein kasutan, 143. artikuluak ezartzen duen gutxieneko epea igaro arte.

»

—1978ko Espainiako Konstituzioa[1]


143.3 artikuluak ezartzen duen epea, bigarren zatiari dagokiona, bost urtekoa da.

Xedapenari erreferentziak estatutuetanAldatu

Nafarroako Foru HobekuntzanAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Foru Hobekuntza»

Foru Hobekuntzaren bigarren xedapen gehigarriak honakoa ezartzen du:

«

Parlamentua foru erakunde arduraduna da ondorengoetarako;

a) Konstituzioko Laugarren xedapen iragankorrak dioen ekimena burutzea.

b) Burutzea, dagokion kasuan, Nafarroa elkartu den Autonomia Erkidegotik banatzeko ekimena.

»

—Foru Hobekuntza/Amejoramiento del Fuero[2]


Euskal Autonomia Erkidegoko EstatutuanAldatu

Euskadiko Autonomia Estatutuko bigarren artikuluak hau adierazten du:

«

1. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak eta era berean Nafarroak ere, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren partaide izateko eskubidea dute.

2. Euskal Herriaren Komunitate Autonomoaren lurraldea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Herrialde Historikoez osatuko da, bai Nafarroakoarenaz ere, hauek egungo probintzien mugetan hartzen direlarik; eta erabikitzen den prozeduraren arabera partaide izatea erabakitzen badu.

»

—EAEko Autonomia Estatutua[3]


Eusko Kontseilu Nagusiari buruzAldatu

Xedapen iragankor horretan "eta berori Eusko Kontseilu Nagusian edo horren ordezko izango den euskal autonomia-araubidean sar dadin" esaldian Eusko Kontseilu Nagusia aipatzen da. Izan ere, legea 1978an idatzi zenez, garai hartan Euskal Autonomia Erkidegoko gobernu-erakundea Eusko Kontseilu Nagusia zen, Ramón Rubial sozialista buru zuela. Urtebetera, Euskadiko Autonomia Estatutua onartu zen, eta haren bitartez Eusko Jaurlaritza berrezarri zen.

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Espainiako Konstituzioa euskaraz. Espainiako Senatua Noiz kontsultatua: 2011-2-15.
  2. (Gaztelaniaz) LEY ORGÁNICA 13/1982, DE 10 DE AGOSTO, DE REINTEGRACIÓN Y AMEJORAMIENTO DEL RÉGIMEN FORAL DE NAVARRA. Lexnavarra Noiz kontsultatua: 2011-2-15.
  3. Eusko Herriko Autonomia Estatutua. Lehendakaritza Noiz kontsultatua: 2011-2-15.

Kanpo estekakAldatu