Esleipena eskaintza baten edo lan proposamen negoziatu baten onarpena da. Bestalde, gizartearenak izan diren ondasunak eskuratzeko modu bat izan daiteke, edota, epai betearazle batean enkantatua izatea lortu ez duen ondasun bat eskuratzeko modua. Lanpostua lortu edo ondasuna jaso duen pertsonari esleitua deritzo.[1][2]

Jatorria aldatu

Antzinako Zuzenbide erromatarrean, adjudicatio zeritzona, Zuzenbide zibilaren jabegoa eskuratzeko modu bat zen, erromatar biztanleriari soilik eskaintzen zitzaiona. Jabegoa eskuratzeko, epaile batek aurretik esleituko zenaren zatiketa egiten zuen, orokorrean jaraunspen batena (actio familiae ercincundae-a komuneroen artean eta actio finium regundorum-a bizilagunen artean).[3][4] Gaur egun ere jaraunspenaren zatiketak egiteko antzeko modua erabiltzen da, moduaren bidez, komunero bakoitzaren zati abstraktu eta zatitu gabea, gauza erreal eta ukigarri batean bihurtzen da, esleitu bakoitzaren jabegokoa.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. «Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2019-08-15).
  2. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-15).
  3. Red, Publicado por Derecho en. Otros modos de adquirir la propiedad en Roma: ley y "adiudicatio". (Noiz kontsultatua: 2019-08-15).
  4. (Gaztelaniaz) Manual de Derecho romano ó Explicación de las Instituciones de Justiniano por preguntas y respuestas: precedido de una introducción histórica al estudio del Derecho romano y de una biblioteca escogida de este derecho. Libreria de Victoriano Suarez 1870 (Noiz kontsultatua: 2019-08-15).
  5. «Concepto de adjudicación - Definición en DeConceptos.com» deconceptos.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-15).

Kanpo estekak aldatu