Eskuaira-joko
Marrazketako tresneriaren barruan eskuaira-jokoa deritzogu eskuaira batez eta kartaboi batez osatutako multzoari, erregela edo erregela graduatu bat gehitu daitekeelarik.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/97/Reglas.svg/220px-Reglas.svg.png)
Eskuaira-jokoak, konpasarekin batera, nahitaezko materiala osatzen dute marrazketa teknikoaren lana eskuz egin ahal izateko.
Joko bereko eskuaira eta kartaboietan, eskuairaren hipotenusa kartaboiaren kateto luzearen neurrikoa izaten da.