Eskolako jolastokia ikastetxeetako kanpoaldean, baina gehienetan ikastetxearen beraren esparruan, ikasleen jolas eta aisialdirako egon ohi den leku mugatua da, irekia edo estalpekoa.

Eskola bateko jolastokia Sofian.

Jolaserako espazio horretako jarduerak mota askotakoak izan daitezke, ikastetxearen, haurren adinaren eta jarduerak irauten duen denboraren arabera. Lehen hezkuntzako jolastokietan jarduerak antolamendu gutxiagokoak izan ohi dira -korrika egitea, salto egitea, banaka edo taldeka- eta bigarren hezkuntzakoetan taldekako kirolek espazio gehiago betetzen dute eta beste jarduera mota batzuk agertzen dira, adibidez solasaldiak, irakurtzea, ikastea edo, besterik gabe, atseden hartu eta lasai egotea. Harremanetarako eta helburu sozialerako toki ere badira.

Kanpo estekak aldatu