Esklerozio
Esklerozio zenbait onddoren espora iraunkorra da, mizelio gogor tinko batek osatua.
Neurri, itxura eta kolore askotakoak izan daitezke esklerozioak. Esklerozioek ugalketarako duten gaitasunaren iraupena ez da bera izaten onddo-mota guztietan, eragin handia baitu onddoa bizi den inguruneak; kasu batzuetan, hilabeteetakoa izaten da eta urteetakoa besteetan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.