Eskifaia Abesbatza


Datuak
EgoitzaHondarribia, Gipuzkoa
ZuzendariaGorka Aierbe
AhotsakAbesbatza mistoa
Taldekideak40
Urteak1978 - ...
FundatzaileaJavier Busto
Webguneawww.federagaf.net

Eskifaia abesbatza gipuzkoarra da, Javier Bustok 1978an Hondarribian sortua.

Nazioartean, sona handiko jaialdietan parte hartu izan dute (Santander, Donostia, Salamanca, Valentzia, Fano, Frankfurt, Santiago de Cuba, Valle de Losne, Alacant). Horrekin batera, Europa mailako sari garrantzitsuenak ere lortu ditu Eskifaia Abesbatzak, hala nola Gorizia, Spittal, Mainhausen, Marktoberdorf, Tolosa edota Toursekoak.

Nahiz eta abesbatzak musika korala a capella kantatzen duen, Fruhbeck de Burgos, Alldis, Bertini edota Fedossejev zuzendari ezagunekin ere aritu izan dira kontzertu sinfoniko-koraletan.

Abesbatzaren azkeneko lanetan ikuspuntu berritzaileak lantzen saiatu dira, eta era guztietako ikuskizunak eskaini dituzte. Hainbat lanetan parte hartu arren, bi disko dituzte argitaratuak. 1994 eta 1998 urteen artean,

Maite Oca izan da Eskifaia Abesbatzako zuzendaria. Haren ondoren, Mikel Zeberio aritu da zuzendari-lanetan, eta egun Gorka Aierbe aritzen da egiteko horretan.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu