Errusiar formalismoa Errusiako literatura kritika eskola zen, XX. mendekoa.

Viktor Borisovitx Shklovsky (1893–1984) errusiar formalismoaren sortzailea.

Historia aldatu

Bi talderen eraginez sortu zen: Opoyaz delakoa, 1916an San Petersburgon sortua, Viktor Borisovitx Shklovskyren gidaritzapean; eta Moskuko Zirkulu Linguistikoa, 1915an sortua. Bi taldeek erabili zituzten Ferdinand de Saussureren hizkuntzalaritza teknikak. Taldeak lotura handia zuen errusiar futuristekin, eta kritika soziologikoaren kontrakoa zen eskola hau.

Formalismoak testuaren autonomia eta literaturak duen hizkuntzaren erabilera besteak ez bezalakoa izatea azpimarratzen zuen; kritika objetiboa eta zientifikoa egitea zuen helburu. Formalistek literaturak, poesiak bereziki, hizkuntza arrunta “arrotz” bihurtzeko duen gaitasuna aztertzen zuten; hala, edukiaren gainetik, formaren eta teknikaren garrantzia azpimarratu zuten.

Kritikari marxistak formalismoaren arerio izan baziren ere, eragina izan zuen kritika hark Sobiet Batasunean 1929a arte, urte hartan kondenatu baitzuten bere lanetan ikuspuntu politikorik ez zuelako erabiltzen. Gero, Roman Jakobson hizkuntzalariaren lanari esker batez ere, eragin handia izan zuen Sartaldean, Estatu Batuetako New Criticism delako higikundean batez ere; zenbaitetan formalismo ere deitu izan zaio joera horri.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu