Errondo Donostiako auzune bat da, Aiete eta Amara auzoen artean. Bertako etxe batzuetako Notario-eskrituretan "Alto Amara" gisa ere azaltzen da. Muino batean kokaturik. Errondotik ipar-ekialdera ikuspegi bikaina dago. Ezkerretik eskubira, gertura, Amara Berri, ia Gaseko Fabrika zegoenetik hasita Loiolako Erribera, Loiola, Zorroagako muinoa, Errealaren futbol zelaia eta Donostiako ospialaikusten dira. Urrutira, berriz, eta ezkerretik eskubira ere, ikusten dira Puyoko gaina, Amara zaharra, Urgull mendia, Artzain Onaren katedrala, Itsaso zabala, Kursaala, Gross auzoa, Ulia mendia, Jaizkibel mendia eta tontorra, Sibilia baserriaren inguruak Egia auzoan, eta atzean Larun mendia, Aiako Harriak, Bianditzko lepoak, Santiagomendi eta Adarra mendia. Hego-mendebaldera Miramon ingurua eta atzean Ernio mendia, eta Aiete. Guztiz hiritu gabeko auzunea da, oraindik inguru naturala gordetzen duena. Auzunean Errondo Aundi jauregia eta izen bereko baserria, Errondo Berri eta Errondo Txiki zeuden.2020ean jauregia da zutik dirauen bakarra, eta sarreran ipinita du bere izena. Inguruetan baziren beste baserri batzuk, hala nola Borroto, Uralde, Merkezabal, Puio, Aizkolene eta Juanistegi. 1976ko apirilak 28an Errondoko Bidea izeneko kalea izendatu zuen Donostiako Udalak, 1998ko urriaren 14an Errondoko Gaina kalea bilakatu zena.[1] Auzoaren azpiko tuneletatik Donostiako Amara auzoko sarrerak daude.

Errondo
 Euskal Herria
Errondotik antzinako bista Amarako zabalgunerantz.
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°18′12″N 1°58′57″W / 43.30322°N 1.98251°W / 43.30322; -1.98251
Garaiera11 metro
Demografia

Kokapena aldatu

Auzunearen ardatza Errondo Gaina kalea da, Amarako Errondo pasealekutik aldapan gora igotzen dena, Donostialdeko metroko trenbide gaineko zubia pasa ondoren, eta Aieteko Oriamendi pasealekuarekin bat egitean bukatzen dena.

Ondare nabarmenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. "San Sebastián, Historia de la ciudad a través de sus calles", Javier Sada, Txertoa 2007 orria 118-119

Kanpo estekak aldatu