Errezel orokorra, mikologian, orriak dauzkaten zenbait perretxiko guztiz edo partzialki inguratzen dituen egitura bat da. Gazteak direnean perretxiko batzuk osorik errezel orokorraren barruan sarturik daude. Esaterako, Agaricus bisporus gazteak astaputz baten itxura izan dezake gaztetan, arrautza-formako egitura honen babesean. Perretxikoa hazten den neurrian errezela urratu egiten da, ondoren zatietan txikitzen da eta azkenik desagertzera irits daiteke. Gehienetan ordea, hondarrak uzten ditu, bai oinean, bolba eran, bai txapelaren gainean adabaki-formak eratuz. Ezaugarri makroskopiko honek berebiziko garrantzia dauka perretxikoak identifikatzerakoan, oso erraz ikusten baita eta esangura taxonomikoa baitauka. Gehienetan errezel orokorraren hondarrak dituen perretxiko bat aurkitzen bada, Amanitaceae taldeko ale bat izango da.

Amanita muscaria jaio berria, errezel orokorrarekin inguratua.

Kanpo estekak aldatu