Errepublikaren Kultura Zentroa
Errepublikaren Kultura Zentroa (gaztelaniaz: Centro Cultural de la República), Asuncióngo Kabildoa (gaztelaniaz: El Cabildo de Asunción) izenez ere ezaguna, Paraguaiko Asunción hiriburuan dagoen eraikina da, behiala Asuncióngo Kabildoaren egoitza izan zena. 2004ko maiatzaren 14az geroztik Paraguaiko Errepublikaren kontzientzia eta oroimen historikoa indartzea helburu duen kultura zentroa da.
Errepublikaren Kultura Zentroa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Paraguai |
Hiriburu barruti | Hiriburu Barrutia |
Capital region | Asuncion |
Koordenatuak | 25°16′47″S 57°38′01″W / 25.279756°S 57.633672°W |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Pascual Urdapilleta |
Kabildoa 1541eko irailaren 16an eraiki zen Domingo Martínez de Irala gobernadorearen aginduz. Kabildoa udal ordezkarien ganbera izan ohi zen. Herritarrek gaitasun handieneko ordezkariak hautatzen zituzten herria ordezka zezaten.[1]
Kabildoak 1824. urtera arte iraun zuen, José Gaspar Rodríguez de Franciak deuseztatu zuenean. Ondoren Kongresu Nazionalaren egoitza izan zen.[1]
1844an, ordea, eraikina berreraikitzeari ekin zioten, gaur egungo eraikinaren berreraikitze eta diseinu-lanak Pascual Urdapilleta bizkaitar arkitektoak egin zituela, Carlos Antonio López Paraguaiko presidentearen agintaldian (1844-1862).[1]
Errepublikaren Kultura Zentroa - Kabildoaren Museoa (gaztelaniaz: Centro Cultural de la República – Museo Cabildo) 2004ko maiatzaren 14an inauguratu zen Carlos Mateo Balmelli Kongresu Nazionalaren presidentearen ekimenez.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «El Cabildo de Asunción – Obra Patrimonial de la Cultura Guaraní» Aia 2018-12-03 (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).