Errepublikaren Aldeko Ordezkarien Batzarra
Errepublikaren Aldeko Ordezkarien Batzarra (katalanez, eta ofizialki: Assemblea de Representants per la República), Kataluniako Ordezkarien Biltzar modura ere ezaguna (katalanez, eta ofizialki: Assemblea de Representants de Catalunya), tokiko munduko eta gizarte zibileko diputatuek eta ordezkariek osatuko duten erakundea da. Bere zeregina Errepublikaren Aldeko Kontseiluaren eta honen presidentearen jarraipena egitea izango da; hala, Organo horren ardura izango da Kataluniako Parlamentuko diputatuak berritzen diren bakoitzean Errepublikako Aldeko Kontseiluko presidentea aukeratzea, prozesu konstituziogilearen metodologia zehaztea eta kausa errepublikarra nazioartekotzea.[3] Errepublikaren Aldeko Ordezkarien Batzarra erakunde errepublikar modura sortzen da, askea eta subiranoa, ez dago Espainiako legediaren mende, eta Kataluniako gizarte zibileko ordezkariek osatzen dute.
Errepublikaren Aldeko Ordezkarien Batzarra Assemblea de Representants per la República | |
---|---|
I. legegintzaldia | |
Mota | |
Mota | Ganberabakar |
Zuzendaritza | |
Presidentea | Ona Curto (CUP) 2021. urtetik |
Lehen presidenteordea | Maria Costa Baqué (ind.) 2021. urtetik |
Bigarren presidenteordea | Jordi Pessarrodona (ind.[1]) 2021. urtetik |
Errepublikaren Aldeko Kontseiluko presidentea | Carles Puigdemont (Junts) 2018. urtetik |
Osaketa | |
Eserlekuak | 121 |
Batzordeak | Alderdi politikoak (40) Herritartasuna (81) |
Hauteskundeak | |
Azken hauteskundeak | 2021 |
Batzarlekua | |
Canet de Rosselló, Ipar Katalunia[2] | |
Webgunea | |
https://consellrepublica.cat/assemblea-de-representants/ |
Erreferentziak aldatu
- ↑ https://www.lavanguardia.com/politica/20200531/481516013401/jordi-pesarrodona-rompe-carnet-erc-25-anos-militancia.html
- ↑ https://consellrepublica.cat/lassemblea-de-representants-es-constitueix-a-la-catalunya-del-nord/
- ↑ (Katalanez) Tedó, Xavi. (2018-02-28). «Consell de la República i Assemblea de Representants: així funcionarà el Govern a l'exili» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).