Zirkulazio
- Artikulu hau oinezkoek, motorrik gabeko ibilgailuek eta ibilgailu motordunek kaleetan egindako joan-etorriei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zirkulazio (argipena)».
Zirkulazioa edo errepide-trafikoa oinezkoek, animalia gidatuek, motorrik gabeko ibilgailuek (bizikletak, etab.) zein motordunek (automobil partikularrek, garraio publikoko ibilgailuek, etab.) kale, bide eta errepideetan puntu batetik bestera joateko egiten dituzten desplazamenduek osatzen duten joan-etorrien multzoa da. Zirkulazioak edo trafikoak errepide-sare bateko bideetatik ibiltzen diren ibilgailuen multzoa eta horien kudeaketari egiten dio erreferentzia. Zirkulazioaren fluxu egokia arautzen dituzten legeei zirkulazio arau deritze.
Zirkulazio antolatuak, oro har, ongi ezarritako lehentasunak, lerroak, bidegurutzeak, seinaleak eta zirkulazioaren kontrol elementuak ditu.
Sarritan zirkulazioa mugikortasun motaren arabera sailkatzen da: zirkulazio astuna (ibilgailu astunena: kamioiak, autobusak, etab.), autoen zirkulazioa, bizikleten zirkulazioa, eta oinezkoena. Mota bakoitzak bere arauak eta erreiak eduki ditzake, edo espazio partekatuan ibil daitezke.
Zirkulazioaren antolaketak segurtasun eta eraginkortasun handiagoa eragiten du. Ibilgailuen fluxua eten eta zirkulazioa oker dezaketen gertaerarik arruntenak errepideen eraikuntza, zirkulazio istripuak eta errepideetan pilatutako hondakinak dira. Gertaera horiek zirkulazio pilaketak, auto-ilarak edo trafiko-korapiloak sortzen dituzte.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuArtikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |