Errekaleorreko parkea

Errekaleorreko parkea izen bereko Gasteizko eremuan egin nahi duten parke egitasmoa da. Parkeak hegoaldean Olarizuko parkearekin egingo du muga eta iparraldean Salburuko hezeguneekin. Gasteizko ekialdean 2000 eta 2010eko hamarkadetan sortutako auzoetatik (Larrein, Arkaiate) igaroko da. Parke hau beharrezkoa da Eraztun Berdeko ekialdeko eta hegoaldeko parkeak lotzeko bere kokalekua dela eta. Errekaleor errekak lotura ekologikoa sakontzen du, eta Las Neveras muinoa, paisaiaren aldetik ikaragarri nabarmena denez, bisitatu beharrekoa da Eraztun Berdeko ikuspegi itzelak ikusi nahi badira.

Errekaleor ibaiko parkea
Errekaleor erreka Arkaiate parean.
UdalerriaGasteiz,  Araba

Inguru hori egokitzea Salburuko hiri hedapenaren proiektuaren barruan dago. Lan hauei guztiei esker Eraztun Berdearen azalera 28 hektareatan haziko da.

Kanpo estekak aldatu