Eros eta Psike (Gérard)

Eros eta Psike (frantsesez: Eros et Psique) 1798. urtean François Gérardk egindako margolan ezaguna da. Gerard Jacques-Louis David margolariaren ikaslea izan zen. Margo honek sentsualitatearen adierazpenerako neoklasizismoaren[1] garapena erakusten du; modu batez itxuraren abstrakzioa ere ikus daiteke lan honetan. Sinbolismoz beteriko lana da hau.

Eros eta Psike
Jatorria
Sortzailea(k)François Gérard
Sorrera-urtea1798
IzenburuaPsyché et l'Amour, dit aussi Psyché recevant le premier baiser de l'Amour.
Mugimenduaneoklasizismoa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak186 (altuera) × 132 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaRoom 934 (en) Itzuli
BildumaLouvreko margogintza saila
InbentarioaINV 4739
JabeaFrantziar Estatua
Argumentu nagusiaCupid and Psyche (en) Itzuli
Historia
ErakusketakSalon of 1798 (en) Itzuli

Gaia aldatu

 
Arroparen zehaztasunak ondo asko erakusten du artistaren trebezia.

Psike printsesa gaztea ikusi ezin duen Erosen edo Maitasunaren musuarekin harrituta gelditzen da. Antzinako mitoaren arabera maitasun kondaira da baina, halaber ere alegoria metafisikoa: Psike giza-arimaren pertsonifikazioa da. Bikotearen gainean tximeleta zuri bat hegan egiten ikus daiteke; grezieraz tximeleta "psykhê" esaten da. Bikotea izadiaren erdian dago. Neskarengan lotsa da nagusi.

Maitasunaren eta Psikeren arteko harremana Ovidioren Metamorfosien liburuan oinarritu zen. Gai hau artista neoklasikoen gustukoa izan zen: margolariak, eskultoreak, idazleak... Kupidoren keinuak neurtuak dira, pasio gabekoak; bere gorputzaren lerroek anatomiari ematen diote garrantzi guztia. Psikeren aurpegiak eta jarrerak, aldiz, erlaxazioa adierazten dute, urruti egongo balitz bezala; nolabait bere sentimenduak gorde egin nahi ditu. Artistaren teknika gaztearen zangoen gainean dagoen oihal transparentea ikus daiteke.[2]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu