Erloju-sorgailua datu-prozesamendurako eta sinkronizaziorako beharrezkoa den maiztasun jakin bateko bulkadak sortzen dituen osagaia da. Osagai horiek mekanikoak, elektrikoak eta elektronikoak izan daitezke.[1]

Erloju-sorgailua, Silego txibatoan oinarritua.

Erlojuak denborazko erreferentzia ematen dio sistemari. Horrekin, modu sinkronikoan eta aurreikus daitezkeen tarteetan ikus daitezke gertaerak. Hori oso erabakigarria da sistemaren funtzio askotarako. Zirkuitu erresonantea eta anplifikatzaileak dira erloju gehienen oinarrizko atalak.

Erloju-sorgailuaren atalak aldatu

 
C kondentsadore batekin paraleloan dagoen L bobina batez osatutako LC zirkuitu baten eskema.

Zirkuitu erresonantea, normalean, kuartzozko  osziladore piezoelektriko bat da, baina tanke-zirkuitu sinpleagoak erabil daitezke. Osziladorea mekanikoa izan daiteke,(kristalezko osziladorea, adibidez), edo elektrikoa (esaterako, tanke-erresonadore induktorea (LC)). Osziladorearen irteeraren erantzunarekin egonkortzen da eta irteera hori anplifikatzen da. Horrekin irteeraren seinalearen errendimendua hobetu eta indar gehiago izatea lortzen da.

Zirkuitu anplifikatzaileak osziladorearen seinalea alderantzikatzen du eta oszilazioa mantentzeko asmotan, zati bat osziladorera berrelikatzen du.

Erloju-sorgailuaren funtzioak aldatu

Erloju-sorgailuak kanpo osziladore bat izaten du, horrek erloju seinalea erreferentzi frekuentzia batera kargatzen du. Hori egin ostean, seinalea erloju sorgailutik pasatzen da eta horrek hiru funtzio basiko egiten ditu:

  • Modulazioa: sorgailuak zirkuitu PLL batekin kontatzen du, horrek zenbait elementu aktibo dauzka, hala nola, filtroak, anplifikadoreak eta seinale-egonkortzaileak. Horiek osziladoretik etortzen den seinalea hartzen dute, bera modulatzeko eta uhin karratura, digitalera, periodikora eta sinkronora bihurtzeko. Horiek guztiek erlojua egiten dute.
  • Distribuzioa: seinale modulatua, abiadura askotan adarkatzen du, horrela integratu geldoenen beharrak ulertzeko, maiztasun-zatitzaileen eta biderkatzaileen bidez.
  • Konfigurazioa: integratu guztien frekuentzia programatzen du. Horretarako, konfiguragarriak diren hainbat barne-erregistro erabiltzen dira, horien balioak erloju-sorgailuaren zatitzaileak eta barne biderkatzaileak kontrolatuko dituzte.[2]

Seinale kalitatea aldatu

Tenporizazioaren ziurgabetasuna edo fasearen bibrazio kantitatea dira seinalearen kalitatea definitzen dituzten ezaugarriak. Fasearen zarata erlojuaren ziurgabetasuna kuantifikatzeko erabiltzen da horrek frekuentzia menperatzen duenean.

Kontuz ibili behar da erloju-sorgailuaren eta sintetizadoreen errendimendua alderatzean, fasearen bibrazioa eta zarata hainbat modu desberdinetan adieraz daitezkeelako.

Eginkizuna aldatu

Erloju-sorgailuak bulkadak sortzen ditu unitate elektroniko batean; hala nola, batugailu batean.

Prozesadoreen kasuan, erloju-zenbakia kalkuluen abiadura adierazteko erabiltzen da hertzetan (Hz) emanez; adibidez, 2000 Hz.

Osaera aldatu

Erloju-sorgailua multibibratzaile arrunt bat izaten da gehienetan. Hala ere, eremuaren arabera beste zenbait osaera izan ditzake. Ordenagailuen eta erloju-sorgailuen kasuan, kristalezko osziladore bat izaten da batez ere.

Beste alde batetik, automobiletan, argi keinukarietarako erabiltzen den erloju-sorgailua tenporizatutako errele bat izaten da.

Beste atal batzuk aldatu

Erloju-sorgailuak oinarrizko seinalea aldatzeko sekzio gehigarriak izan ditzake. 8088ak, adibidez, 2/3ko lan-zikloko erlojua erabiltzen zuen, eta horrek eskatzen zuen erloju-sorgailuak logika izatea, osziladoreetan ohikoa den 50/50 lan-zikloa gordin bihurtzeko.

Mota horretako beste aukerako sekzio batzuek maiztasun-zatitzailearen edo erloju-biderkatzailearen sekzioak dituzte. Erloju-sorgailu programagarriek aukera ematen dute zatitzailean edo biderkatzailean erabilitako zenbakia aldatzeko, eta, horri esker, irteera-maiztasun ugaritako edozein hauta daiteke hardwarea aldatu gabe.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Generador de reloj» Los diccionarios y las enciclopedias sobre el Académico (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  2. (Gaztelaniaz) «Generador de Reloj | PDF | Arquitectura de Computadores | Electrónica digital» Scribd (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).

Ikus, gainera aldatu

  • anplifikadorea (zirkuitu elektroniko bat da, normalean zirkuitu integratu bezala aurki dezakeguna)
  • Metronomo (Erloju akustikoaren, elektrikoaren, elektronikoaren edo mekanikoaren sorgailua)
  • osziladore piezoelektriko (Material piezoelektrikoko kristal bibratzaile baten erresonantzia mekanikoa erabiltzen duen osziladore elektronikoa)
  • Prozesadorea

Kanpo estekak aldatu