Batugailua edo Batutzailea zenbakien batuketa egiten duen zirkuitu digitala da. Konputagailu modernoetan Unitate aritmetiko-logikoan dago. Bitarrean kodetutako kode hamartarrean (BCD) edota BCD gehi hirukoan (XS-3) dauden zenbaki adierazpideetarako diseinatu daitezkeen arren, batugailu arruntek zenbaki bitarrak batzen dituzte.

Batugailu motak aldatu

Bi mota orokor daude bit bakarreko zenbakiak batzen dituzten batugailuentzarako:

  • Semibatugailua (Semi Adder ingelesez): bi sarrera, normalean A eta B izenekoak, eta bi irteera dituen zirkuitua da, S batuketa eta C bururako-bita. S aldagaia A eta B biten arteko ALA funtzioa da eta C berriz, A eta Bren arteko ETA funtzioa.
  • Batugailu osoa (Full Adder ingelesez): hiru sarrera ditu, normalean A eta B aldagaiak eta Cin sarrerako bururako-bita. Irteerei dagokienez, bi ditu semibatugailuak bezala, S batuketa eta Cout irteerako bururako-bita.

Semibatugailua aldatu

 
Semibatugailuaren zirkuituaren diagrama.

Funtzioak honako hauek dira:

 
 

Semibatugailuaren egia-taula:

Sarrerak Irteerak
       
0 0 0 0
0 1 0 1
1 0 0 1
1 1 1 0

Batugailu osoa aldatu

 
Batugailu osoaren zirkuituaren diagrama
Sarrerak: {A, B, CarryIn} → Irteerak: {Sum, CarryOut}
 
Bit bateko batugailu oso baten ikur eskematikoa.
 
 
Sarrerak Irteerak
         
0 0 0 0 0
0 0 1 0 1
0 1 0 0 1
0 1 1 1 0
1 0 0 0 1
1 0 1 1 0
1 1 0 1 0
1 1 1 1 1

Kanpo estekak aldatu