Erle-lorea (Ophrys apifera) Orkidazeoen familiako landare belarkara da. [1]

Erle-lore
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsparagales
FamiliaOrchidaceae
LeinuaOrchideae
GeneroaOphrys
Espeziea Ophrys apifera

Etimologia aldatu

"Ophrys"ek bekain esan nahi du grezieraz eta "apifera"k "erleak daramatzana" latinez.

Deskribapena aldatu

15-50 zentimetroko altuera hartzen du. Apirilaren erditik uztailera bitartean loratzen da.

Ugalketa aldatu

Mediterraneo inguruan Eucera generoko erleek polinizatzen dute. Landareak erle emearen usaina imitatzen duen sustantziak zabaltzen ditu erle arrak erakartzeko. Erle arrak lorea erle emearekin nahasten du eta kopulatzen saiatzean polen transferentzia ematen da. Iparraldeko eremuetan landareak bere burua polinizatzen du.

Banaketa aldatu

Europaren hego eta erdialdean, Ipar Afrikan eta Ekialde Hurbilean aurki daiteke.

Aldaerak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu